Euskadi, Madril, Kataluina eta Nafarroa dira elkartruke programetan Gradu eta Masterreko ikasle kopuru altuenak dituzten erkidegoak. Bataz-besteko altuena, Euskadik dauka. Honen arrazoia da, Eusakdiko bi unibertsitate, horien artean Mondragon Unibertsitatea, lehenengo 5ak osatzen duten taldean daudela.
Datozen azaroaren 29 eta 30ean, Mondragon Unibertsitateak, V. Orientgune jardunaldiak ospatuko ditu batxilergoko, heziketa zikloetako eta bigarren hezkuntzako ikastetxeetako orientatzaileei bideratuta.
Edizio honetan, unibertsitateko formazio dualaren garrantziaz hitz egingo da eta gai hau nola lantzen den Mondragon Unibertsitatean.
Lantegi Batuak Fundazioak eta Mondragon Unibertsitateak urritasuna duten unibertsitate horretako ikasleei zuzendutako lehenengo beka deialdia sustatu dute. Tituludun berriei, graduondo edo masterren bat egiten ari direnei edo 2016-2017 ikasturtean bukatu dutenei zuzenduta daude.
Beka horien helburua urritasuna duten ikasle eta tituludunen lan-aukerak areagotzea da. Horrela, urritasunaren ondorioz lan munduan murgiltzeko zailtasun handiagoak eduki ditzaketen pertsonek beren enplegagarritasuna hobetuko dute.
Astelehenean, urriaren 2an, hasiko dira fabrikazio prozesuekin zerikusia duten hiru kurtsoak. Lanbidek %100ean finantzatutako kurtsoak dira, langabeei zuzenduak eta enpresan praktikak egiteko aukera ematen dutenak. Oraindik izena emateko aukera dute interesatuek.
Hitzarmenaren bidez, lankidetza-esparru bat finkatu da, enpresa-kudeaketako metodologia berriak ezartzeko, ezagutza teknikoak transferitzeko eta etengabeko prestakuntza eskaintzeko.
Mondragon Unibertsitateko Kontseilu Errektoreak aho batez babestu du haren izendapena. Mondragon Korporazioaren Sustapen Zentroko Negozioaren Garapen eta Harreman Instituzionaletarako gaur egungo zuzendariak 2019. urtera arte jarraituko du karguan.
Mondragon Unibertsitateko Ingeniaritza Biomedikoa eta LEINN gradua ikasten ari diren ikasleak Garaiako Berrikuntza Gunean elkartu dira Multidisciplinary Lab izeneko jardunaldian, osasun sektoreko benetako lau erronka mahai gainean jarri eta hauek diziplina anitzeko taldetan ebazteko.
Markel Olano Gipuzkoako diputatu nagusiak eta Bixente Atxa Mondragon Unibertsitateko errektoreak bi erakundeen arteko lankidetza hitzarmena sinatu dute, Etorkizuna Eraikiz proiektuaren esparruan prestatzen ari den Gipuzkoako Plan Estrategikoan elkarlanean aritzeko.