Vicente Atxa beste lau urterako hautatu dute Mondragon Unibertsitateko errektore.

Mondragon Unibertsitateko Kontseilu Errektoreak aho batez izendatu du errektore Vicente Atxa beste lau urterako. Gaur, abenduak 10, egin dute bilera; berrautapen-prozesuan parte hartu dute fakultateetako zuzendaritza-batzordeetako lehendakariak eta ordezkariek, eta unibertsitatean parte hartzen duten enpresa eta erakundetako ordezkariek.

2015eko urtarrilean hautatu zuten Atxa, lehenengoz, kargu horretarako, eta orain, bigarren agintaldiari ekingo dio. Aurretik, zortzi urtez, Goi Eskola Politeknikoko zuzendaria eta Mondragon Unibertsitateko Zuzendaritza Kontseiluko kidea izan zen.

Atxak 52 urte ditu eta elektronikako goi-mailako ingeniaritza-ikasketak egin zituen Mondragon Unibertsitateko Goi Eskola Politeknikoan; elektronikako eta komunikazioko doktorea da Erresuma Batuko Staffordshire Universityn.

Iturria: goiena.eus

 

like0

Viewed 109 times