Elkarlanerako hitzarmena sinatu dute Gureak-ek eta MUk.
Bi erakundeen arteko ezagutzan sakontzeko asmoz, hitzaldi, mintegi eta beste hainbat ekimenetan parte hartzeko konpromisoa hartu dute. Azken hiru ikasturtetan MUko 27 ikaslek Gureak-en praktikak egin dituzte eta horietatik 11 kontratatuak izan dira.
| Ikusi handiago | Argazki originala
Bi erakundeek hitzarmen bat sinatu dute elkarrekin lantzen dituzten ekimenak indartzeko eta jarduera berriak garatzen lagunduko duen testuingurua eraikitzeko. Mondragon Unibertsitateko errektore Vicente Atxak eta Gureak-eko zuzendari nagusi Iñigo Oyarzabalek sinatu dute elkarlana indartzeko xede duen hitzarmena, izan ere bi erakundeek oinarri komuna dute; biak dira proiektu sozialak eta bien helburua da kooperazioa, parte hartzea, gizarte erantzukizuna eta berrikuntza bultzatzea.
Gureak eta Mondragon Unibertsitatea, bakoitzak bere esparruan, "nabarmendu egin dira aldaketa teknologiko zein ekonomikoei egokitzeko duten gaitasunagatik. Hala, euren bideak gurutzatuz joan dira azken urteotan kolaborazioa
etengabekoa bihurtu den arte".
Horrela, Gureak-ek Mondragon Unibertsitateko irakaskuntza lanetan parte hartzeko konpromisoa hartu du. Azken urtetan Gureak eredua; ezagutzera emateko erakundetik hainbat klase eman dira gradu eta Master ezberdinetan; myGADE, ingeniaritza ezberdinak, Pertsonen Kudeaketa Estrategikoaren Masterra edo Berrikuntza eta Proiektuan Kudeaketa Masterrean.
Gainera, unibertsitate esparruan aniztasun funtzionala duten pertsonen inklusioa laguntzeko ekimenak sustatuko dituzte.
Iturria: goiena.eus
Viewed 97 times