Estatuko errendimendu handieneko unibertsitateen artean 13. sailkatu da MU, CyD Fundazioaren arabera.
CyD Fundazioaren rankingak estatuko 69 unibertsitateren bikaintasuna aztertzen du, 17 ezagutza-eremu baloratuz; ezagutzaren transferentzia, nazioartekotzea... Mondragon Unibertsitateak 13. postua eskuratu du sailkapen horretan; bereziki puntuazio altua lortu du irakaskuntza eta ikaskuntza dimentsioan eta ezagutzaren transferentzian.
| Ikusi handiago | Argazki originala
Mondragon Unibertsitatea errendimendu handieneko Estatuko 15 unibertsitateen artean dago, Conocimiento y Desarrollo Fundazioak (CyD) 2018. urterako egin duen rankingeko parametroen arabera. 17 ezagutza-eremu eta 33 adierazle baloratzen ditu fundazioak, eta arlo bakoitzak hiru eremutan banatzen du: errendimendu handia, errendimendu ertaina eta errendimendu txikia.
Fundazioaren rankingak hainbat helburu eta metodologia partekatzen ditu U-Multirank nazioarteko ranking ezagunarekin, eta fundazioa haren Espainiako lankidea da.
Puntuazio ona dimentsio ezberdinetan
Ezagutzaren transferentzia dimentsioan laugarren postua lortu du MUk, adierazle ia gehienetan errendimendu altuko maila eman diote: ikerketarako funts pribatuen lorpena, etengabeko prestakuntzan lortutako sarrerak, irakasle bakoitzeko lortutako patenteak, enpresekin batera lortutako patenteak, sortutako spin-offak eta enpresekin batera egindako argitalpenak.
Balorazio positiboa jaso du baita ere irakaskuntza eta ikaskuntza dimentsioan; errendimendu bereziki handia izan dute graduazio-tasek. Dimentsio honetan sailkapeneko zazpigarren tokian kokatu dute.
Bestalde, nazioartekotzeari dagokion dimentsioan ikasleen mugikortasuna nabarmentzen da batez ere, eta eskualdeko garapenari egindako ekarpenean, berriz, eskualdeko erakundeekin egindako argitalpenak eta unibertsitateak lortutako eskualdeko ikerketa-funtsak nabarmentzen dira.
Iturria; goiena.eus
Viewed 131 times