Goiena Komunikazio Taldeak eta Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak elkarlanerako hitzarmena sinatu dute.

Sinadura ekitaldian, parte hartu dute Iban Arantzabal Goienako zuzendarik eta Begoña Pedrosa Fakultateko dekanoak.

$titulo.getData()

Gaur, urriak 21, Arrasaten egindako ekitaldian, Iban Arantzabal Goienako zuzendarik eta Begoña Pedrosa Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko dekanoak bi erakundeen arteko lankidetza htzarmena sinatu dute.

“KOOPHEZI-i: Pertsona kooperatiboaren profila ikasle gazteetan neurtzeko eskala” liburua kalean.

Oxel Azkarate-Iturbe, Aitor Aritzeta, Ion Lezeta, Jose Ramon Vitoria, Iban Galletebeitia, Ane Sanchez eta Miren Zubizarretak idatzita dute KOOPHEZI-i: Pertsona kooperatiboaren profila ikasle gazteetan neurtzeko eskala liburua. Liburua idatzi da Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko ikertzaileen gidaritzapean, baina parte hartu dute bertan Mondragon Unibertsitateko fakultate eta departamentuetako ikertzaile desberdinek eta EHU/UPVko Psikologia Fakultateko ikertzaileek; Gipuzkoako sare desberdinetako ikastetxeekin eta fakultateekin elkarlanean.

Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko Dorleta eraikina egokitzeko lanekin hasi dira.

Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko Dorleta eraikina egokitzeko lanekin hasi dira, ikasleek ikasturtea bukatu bezain pronto. Orain dela urtebete adierazi zuten moduan, eraikina berritu beharra ikusi zuten, fakultateak izandako hazkundeari aurre egiteko, eraikin efizienteagoa izateko eta itxuraldatzeko, besteak beste.

Ikasturtea amaitzearekin batera, hasi dituzte Dorleta eraikineko lanak

Orriak

RSS - huhezi-rako harpidetza egin