Mondragon Unibertsitateko lau ikaslek irabazi dute Euskarazko VI. Eztabaida Liga.

Lehiaketa gaur egin da Nafarroako Parlamentuan. Mondragon Unibertsitateko ikasleak lehiatu dira Euskal Herriko beste unibertsitateetako ikasleen kontra.

 

$titulo.getData()

Andrea Aranburu, Mikel Orbañanos, Nagore Arin eta Andrea Vitoria Ikus-entzunezko Komunikazioa Graduko 4. mailako ikasleek irabazi dute, gaur, azaroak 16, Iruñean egin den Euskarazko VI. Eztabaida Liga. Lehiaketa egin da Nafarroako Parlamentuko areto nagusian. 

Mondragon Unibertsitateko ikasleak lehiatu dira, eztabaida eta ariketa deberdinetan, Euskal Herriko unibertsitateetatik etorritako ikasleekin.

Ikasleekin batera joan dira Nafarroako Parlamentura Idoia Peñakoba, Mondragon Unibertsitateko Idazkari Nagusia eta Idoia Astigarraga, Ikus-entzunezko Komunikazioa Graduko koordinatzailea.

Argazkian, ezkerretik hasita: Andrea Aranburu, Mikel Orbañanos, Nagore Arin eta Andrea Vitoria.

Mondragon Unibertsitatea osatzen dugun guztion partetik, zorionak!

Iturria: mondragon.edu

 

like0

Viewed 139 times