“Eraldaketa soziala gerta dadin, pertsonen, norbanakoen eraldaketa da ezinbestekoa, eta hezkuntza da giltza”, abiapuntua eta aldi berean helburua zein den argi dute. Biek hala biek, Arizmendi Ikastolaren metodologia berrian dihardute lanean eta oraingoan.

“Eraldaketa soziala gerta dadin, pertsonen, norbanakoen eraldaketa da ezinbestekoa, eta hezkuntza da giltza”, abiapuntua eta aldi berean helburua zein den argi dute. Biek hala biek, Arizmendi Ikastolaren metodologia berrian dihardute lanean eta oraingoan ‘Batu Proiektuaz’ aritu gara haiekin. Konfiantzaren Pedagogiaren aplikazioa 10 eta 14 urte bitarteko neska-mutikoen eskolaratzean fokoa jartzen duena.

Zer da Batu Proiektua?

Arizmendik estatu espainiarreko First Lego League finalerako txartela lortu du.

22 gazte talde nor baino nor aritu dira Mondragon Unibertsitateko lehiaketan. Talde irabazlea bermeoarra izan da. Arizmendiko irakasleak baieztatu digu lorpen hau “lan askoren emaitza” dela.

Innobasque eta Mondragon Unibertsitateak antolatuta, gaur goizean eta eguerdian First Lego Leaguen kanporaketa bat jokatu da Arrasaten. Goizean irekiera ekitaldia egin da.

Konfiantzaren Pedagogiaren liburua koreerara itzuli da.

2016an argitaratu zuen Arizmendi Ikastolak Konfiantzaren Pedagogiaren marko orokorra azaltzeko liburua eta dagoeneko lau hizkuntzatan argitaratu da liburua.

Konfiantzaren pedagogia: Arizmendi ikastolaren markoa liburua koreeraz itzuli da. Dagoeneko lau hizkuntzatan argitaratu da liburua.

2016an argitaratu zuen Arizmendi Ikastolak Konfiantzaren Pedagogiaren marko orokorra azaltzeko liburua. Euskaraz nahiz gaztelaniaz argitaratu zuen, hezkuntzaz jakin-mina zuten guraso eta profesionalei zuzenduta; eta, oro har, Arizmendi osatzen duten komunitate guztiarentzat.

Ikastola-eredua garatzeko konpromisoan, urrats berriak.

Konfiantzaren Pedagogiarekin abiatutako bidean aurrera egin du Arizmendi Ikastolak eta aurrerago joateko plana prestatu du, eta hain justu, aldaketa horren teoria jasotzen du Ametsak betetzeko daudelako! liburuak, hau da, egiten ari den eraldaketaren kontakizuna.

Gaztelupe gunean aurkeztu dute liburua gaur, martitzena, eta han izan dira Arizmendi Ikastolako zuzendari orokor, Iñaki Etxezarreta; Berrikuntza Pedagogiaren zuzendari Amaia Antero, eta Prototipoaren Garapenerako arduradun Unai Legarda eta Jaione Uriarte.

Arizmendi Ikastolak Gaztelupeko batxilergoko proiektu berria aurkeztu du.

Arizmendi Ikastolak Gaztelupe guneko batxilergoko proiektu berria aurkeztu du gaur goizean.  Jon Iñaki Etxezarreta Arizmendi Ikastolako zuzendariak eta Elena Errasti Gaztelupeko zuzendariak  IZEN proiektu pedagogikoa aurkeztu dute. Proiektu berri honen helburua, azaldu dutenez Etxezarretak eta Errastik," bizitzako egoerei aurre egiten dien pertsona heztea da. Horrek ikaslea irtenbidea behar duten egoera errealen aurrean jartzea eskatzen du. Horretarako edukiak eskuratuko ditu, eta bakarka edo taldean, modu aktiboan lan eginez, irtenbideak proposatuko ditu".

Arizmendiko ikasleek dibertsioa, zientzia eta teknologia uztartu dituzte.

DBH4ko gazteek bederatzigarrenez hartu dute parte teknologiako txapelketa honetan. Almenetik 6 taldek hartu zuten parte eta Gaztelupetik 8, guztira 150 ikasle inguru.

  (id: 2534933)

Ostegunean izan ziren FLLko barne txapelketak Arizmendi ikastolan. DBH4ko gazteek bederatzigarrenez hartu dute parte teknologiako txapelketa honetan. Almenetik 6 taldek hartu zuten parte eta Gaztelupetik 8, guztira 150 ikasle inguru.

Arizmendi Ikastola, gizarte-ekintzailetzan erreferente den Ashoka Fundazioko kide da gaurdanik.

Ashoka, irabazi asmorik gabeko fundazioa da, independentea eta ez-konfesionala. Era berean, ez du inongo organo publiko zein pribsaturen menpe lan egiten. 1981ean sortu zen Ameriketako Estatu Batuetan eta 2005 urteaz geroztik Estatuan ere ari da lanean. Gaur egun 3.400 gizarte-ekintzaileko sare erraldoia osatzen du eta 300 ikastetxe Changemakers ditu munduan zehar.

Orriak

RSS - Arizmendi-rako harpidetza egin