Konfiantzaren Pedagogiaren liburua koreerara itzuli da.

2016an argitaratu zuen Arizmendi Ikastolak Konfiantzaren Pedagogiaren marko orokorra azaltzeko liburua eta dagoeneko lau hizkuntzatan argitaratu da liburua.

Konfiantzaren pedagogia: Arizmendi ikastolaren markoa liburua koreeraz itzuli da. Dagoeneko lau hizkuntzatan argitaratu da liburua.

2016an argitaratu zuen Arizmendi Ikastolak Konfiantzaren Pedagogiaren marko orokorra azaltzeko liburua. Euskaraz nahiz gaztelaniaz argitaratu zuen, hezkuntzaz jakin-mina zuten guraso eta profesionalei zuzenduta; eta, oro har, Arizmendi osatzen duten komunitate guztiarentzat.

ARIZMENDI

Arizmendiko komunitatearen mugak gainditu ditu liburuak. Bestelako hezkuntza eragileren

interesa piztu du eta hainbat ikastolatan oinarri moduan erabili da. Horrez gain, ingelesez

argitaratuta dago eta Korean ere izan dute Arizmendiren lanketaren berri eta, bertakoen interesak bultzatuta, liburua koreeraz itzuli da.

Korearren interesa piztu du Arizmendiren eredu pedagogikoak

Konfiantzaren Pedagogia pertsona ulertzeko eta begiratzeko modu jakin batetik abiatzen den esku hartze mota jakin bat da. Pertsona eta Konfiantza azpimarratu behar dira, norberaren konfiantza, besteekiko konfiantza eta inguruarekiko konfiantza lantzen baitira pedagogia horretan.

2009an hasi eta gaurdaino ardatz horren bueltan dihardu Arizmendi Ikastolak. Konfiantzaren Pedagogian oinarri sendoa sortu du eta erreferente bilakatu da, nola estatu mailan, hala

atzerrian.

Horren erakusle da Konfiantzaren Pedagogiaren liburuaren ale berri bat argitaratu izana; oraingoan, koreeraz. Hango hezkuntza eragileen interesa piztu du Arizmendiren lanketan,

eta beren jakin-mina asetzeko eta Pedagogia honen bueltan bidea egiten hasteko, liburua koreerara itzuli da.

Liburuaren nondik norakoak

Liburua hiru ataletan banatzen da. Hasieran, Lorea Agirrek Amaia Anterori egiten dio elkarrizketa bat du; ondoren, Konfiantzaren Pedagogiaren oinarriak daude eta azkenik, eranskinak. Ia 200 orrialde ditu, eta badu bereizgarri bat kapitulu bakoitzaren ondotik, “nire oharrak” idazteko orri batzuk baititu norberak bere sintesia egiteko, edo/eta oharrak gehitzeko.

Liburua hizkuntza erregistro errazean dago idatzita, baita koreeraz ere. Pedagogia irakurtzeko ohitura handirik ez duenarentzat egokia da liburua, esparru honetan lehen urratsak ematen ari denarentzat irakurterraza da, beraz.

Iturria: mondraberri.eus

 

like0

Viewed 78 times