"Gardentasuna eta etxekotasuna" dira ARIZMENDI Santa Teresa gune berrituaren ezaugarri nagusiak.

Haur eta Lehen Hezkuntza bateratzen dituen eraikinean Konfiantzaren Pedagogiaren oinarriak bateratu dituzte. Eusko Jaurlaritzako, Foru Aldundiko, Arrasateko Udaleko, kooperatiben mugimenduko eta hainbat ikastolatako ordezkariak egon dira obrak inauguratzeko ekitaldian. "Santa Teresa gunea proiektu eraldatzailea da, pedagogian eta arkitekturan", esan dute.

Urtearekin batera estreinatu dute eraikin berritua Arizmendi Ikastolako Eskoriatzako Jose Arana guneko haur eta profesionalek.

Urtearekin batera estreinatu dute eraikin berritua Jose Aranako haur eta profesionalek. Arizmendi Ikastolako Eskoriatzako Jose Arana guneko eraberritze lanak uztailaren 4an hasi zituzten, eta urtarrilera arte, lanek iraun bitartean, Huhezi Unibertsitateko Dorleta eraikinaren ondoko zelaian jarritako modulu aurrefabrikatuetan izan dira haurrak. Gustura izan dira bertan, eta, Huhezikoen partetik harrera beroa jaso duten arren, bueltatu dira Jose Arana egoitzara, eta oso pozik daude bertan egin dituzten aldaketa guztiekin.

Asteon aurkeztu dute HEZIKOOP proiektu kooperatiboa.

Hezikoop egitasmoaren aurkezpena egin zen martitzenean Garaia Berrikuntza Gunean. HUHEZIko dekano Begoña Pedrosak eta Arizmendi Ikastolako zuzendari J. Iñaki Etxezarretak aurkeztu zuten proiektua. MU-HUHEZI eta Arizmendi Ikastola iaz hasi ziren diseinatzen “hezkuntza kooperatiboaren eredu berria” ekarriko duen proiektua.

‘HEZIKOOP. Proiektu Interkooperatiboa’-ren aurkezpena

“Etorkizuneko MONDRAGON” deituriko hausnarketa prozesuak agerian utzi du balio korporatiboen bizipena sendotzeko beharra, baita Eraldaketa Sozialaren balioari bulkada berri bat emateko beharra ere.

Testuinguru honetan, MONDRAGONen BAC-ek, ARIZMENDI IKASTOLA KOOP.E.-k eta HUHEZI KOOP. E.-k sustatutako ‘HEZIKOOP Proiektu Interkooperatiboa’-ren aurkezpen-saioa antolatu du.

HEZIKOOP. Proiektu Interkooperatiboa’-ren aurkezpena

“Etorkizuneko MONDRAGON” deituriko hausnarketa prozesuak agerian utzi du balio korporatiboen bizipena sendotzeko beharra, baita Eraldaketa Sozialaren balioari bulkada berri bat emateko beharra ere.

Testuinguru honetan, MONDRAGONen BAC-ek, ARIZMENDI IKASTOLA KOOP.E.-k eta HUHEZI KOOP. E.-k sustatutako ‘HEZIKOOP Proiektu Interkooperatiboa’-ren aurkezpen-saioa antolatu du.

Orriak

RSS - Arizmendi-rako harpidetza egin