Osasun eta kirol konpromisoagatik urrezko diploma lortu du Arizmendi ikastolak.

Arizmendi ikastolak osasuna eta kirolarekin duen konpromisoagatik urrezko ziurtagiria jaso du DES erakundearen eskutik. Kirolak balioen heziketarako tresna gisa bideratzea eta ikastetxeetako ikasle, familien eta langileen arteko bizimodu osasungarriak sustatzea du helburu proiektu honek.

 (id: 7668721)

Ikastolak irailean multikirolarekin hasi eta uztailean udalekuekin bukatu arte antolatzen dituen ekintza eta ekimen andanak izan dira maila goreneko ziurtagiria lortzearen arrazoia.

Diploma banaketan DES erakundearen lehendakaria eta proiektu honetan parte hartu duten ikastetxeak izan ziren. Ikastolaren izenean J.Iñaki Etxezarretak, zuzendari nagusiak, hartu zuen hitza. Hezkuntza Ez Formalak, bai kirol jardueren eta baita aisialdiaren bitartez, Konfiantzaren Pedagogiaren markoaren baitan ikastolak dituen helburuak lortzeko duen garrantzia azpimarratu zuen.

Iturria: mondraberri.com

 

like0

Viewed 75 times