Arizmendi Ikastolako Bazara egitasmoko helburuetako bat munduko identidadeak eta kulturak lantzea da ikasturte honetan. Bihar, osteguna, apirilak 10, Arizmendi Ikastolak jardunaldi berezi bat antolatu du Olarte gunean, munduko nortasun eta kulturak landu eta ospatzeko. Oraingo honetan, ekitaldia hizkuntzen ingurukoa izango da, eta 16:45ean hasiko da, egun osoa hartuko duen erakusketa batekin.
Felix Ormaetxea Uribetxebarria gaur gauean zendu da 86 urte zituela. Gaztetatik, bere anaia Jose Maria Ormaetxeak eraginda, kooperatibismoaren baloreak jaso zituen etxean.
Jose Maria Arizmendiarrietaren pentsaera jarraituz eta bere bisio kooperatibista munduan zabaldu nahian, Venezuelan egon zen 10 urtez, Cua eta Paracotos herrietan lanbide eskolak bultzatu zituen. Parroko lanetan ere aritu zen Araotzen 2 urtez.
Saharar Herriarekin batera abiatzear duten elkarlanaren harira, Mohamed Fadel Brahim Ahameden, Fronte Polisarioak Euskal Autonomia Erkidegoan duen ordezkariaren bisita jaso dute Arrasateko Ferixaleku gunean. Bertan, Arizmendi ikastolako Lanbide Heziketako Mikroinformatika zikloko ikasle eta irakasle taldea, Berrerabilpen eta Prestakuntza Zentroa (BPZ) proiektukoek, eta zuzendaritzako kideek proiektuaren berri eman zioten gonbidatuari.
Publiko egin dituzte Arizmendi ikastolak, Lea Artibai ikastetxeak, Politeknika Txorierrik eta Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak sustatutako erronkaren azken fasera igaro diren bederatzi proiektuen izenak. Ekainaren 5ean, sari banaketa ekitaldia eta itxiera topaketa egingo dute Eskoriatzako campusean.
Birgaitze energetikoan dute jarrita arreta ikastetxean, Torrebaso 2030 proiektua gogoan izanda. Hezkuntza kooperatiboa dago hitzarmenaren erdigunean, eta Arizmenditik adierazi dute "laguntza hau gabe ez liratekeela gai izango" konpromisoei eusteko.
'Azaro hezitzailea, Ikastolatik herrira' izenburupean hitzaldi sorta interesgarria antolatu du Arizmendi Ikastolak datozen egunetarako. Azaroaren 22an, 29an eta 30ean izango dira hitzorduak.
Arrasateko egoitzan aritu diren 15 taldeen artean, proiektu berritzaile onenaren saria eskuratu du Arizmendi ikastolako Neskek Eraldatuz Teknologiaz Arizmendi Ikerlan taldeak. Beste bost talderekin batera, First Lego Leaguen estatutako finalean izango dira Arizmendiko taldeko kideak.
Educación 3.0 berrikuntza pedagogikoaren lider informatiboa da. Aste honetan Estatuko 30 eskola berritzaileen zerrenda argitaratu du eta Arizmendi ikastola da horietako bat. Hauek dira Arizmendi ikastola zerrenda esklusibo honetan egoteko medio digital honek ematen dituen argudioak:
Arizmendi Ikastolako zuzendari nagusi den J.Iñaki Etxezarretak adierazi du hainbat hezkuntza-eragile aldarrikatzen, irudikatzen eta inplementatzen ari diren paradigma-aldaketa praktikan jartzea eskatu dietela azken hilabeteotan bizitako egoera honek. Eta gaineratu du, "sendotasun handiagoz bizitzeko behar diren eta zeharkakoagoak diren bizitzarako trebetasunak" garatzeko unea izan dela.
Osasun larrialdiak sortutako testuinguruan ikasturte amaierari heltzeko Arizmendi ikastola plan propioa burutzen ari da, ikasle eta familiei behar bezalako artapena emateko asmoz. Plan propio horren baitan, ikaskuntza presentzialera bueltatzea ikaskuntza maila batzuetan eta egoera zehatz batzuetan aurreikusi du.