Arizmendi Ikastolak hitzaldi zikloa antolatu du, 20.urteurrenaren baitan.

Arizmendi Ikastolaren 20.urteurrenaren baitan hitzaldi zikloa antolatu dugu. Bi hitzaldi egingo ditugu; lehena, “Euskara, aurrera ala atzera goaz?” apirilaren 17an Aretxabaletako Arkupen, eta bigarrena, “Arizmendi Ikastola kooperatiba, gaur zergatik?” maiatzaren 15ean Arrasateko Kulturaten.

Apirilaren 17an egingo den hitzaldian Imanol Larrea (Soziolinguistika klusterra), Jon Sarasua (Euskaltzaindia), Jasone Mendizabal (Euskaltzaleen topagunea) eta Mari Karmen Arrieta (Eskoriatzako teknikaria) izango dira hizlariak.

Subscribe to RSS - Arizmendi