Mondragon Unibertsitateak adimen artifizialaren errealitatea, mitoak eta etorkizuna era argi eta errazean ezagutzeko hitzaldia antolatu du.

Mondragon Unibertsitateak, CSICeko Adimen Artifizialaren Ikerketa Institutuko zuzendari den Ramon López de Mántaras gonbidatu du, hitzaldi batean adimen artifizialaren errealitatea, mitoak eta etorkizuna era argi eta errazean azal ditzan. Hitzordua hilaren 17an izango da 16:30etan Arrasateko Goi Eskola Politeknikoko Areto Nagusian. 

Mondragon Unibertsitateak hiru sari jaso ditu Zibersegurtasuneko Ikerketari buruzko Nazio Jardunaldietan.

Ekainean zehar Donostian egin da zibersegurtasunaren alorreko ikertzaileen eta profesionalen erreferentziako topagunea. Mondragon Unibertsitateak zibersegurtasunaren alorrean 15 urtetik gorako eskarmentua duen ikerketa-taldea du eta sari honetan Interneteko segurtasunaren esparruan jorratu duen lana aintzatesten da.

Mondragon Unibertsitateak hiru sari jaso ditu Zibersegurtasuneko Ikerketari buruzko Nazio Jardunaldietan

Edertekek, Mapsak eta Ecenarrok lankidetza hitzarmena sinatu dute Mondragon Unibertsitatearekin.

Mondragon Unibertsitatearen Goi Eskola Politeknikoak (MU-GEP) eta Fagor Ederlan Taldearen zentro teknologikoak –Edertekek–, Mapsak eta Ecenarrok elkarlanean jardungo dute mekanizazioko, galdaketako, estanpazioko, konpositeetako eta 4.0 industriako teknologiekin zerikusia duten produktuen gaineko prestakuntza, ikerketa eta garapen arloan.

Edertekek, Mapsak eta Ecenarrok lankidetza hitzarmena sinatu dute Mondragon Unibertsitatearekin

MUk 50 gazte bildu ditu Tabakaleran enpresa-talentua erakusteko lehiaketan.

Enpresa-mundua atsegin duten 16 eta 18 urte bitarteko gazteentzako ideia-lehiaketa da gazteGOTalent. Partaideek ideiak sortu beharko dituzte modaren, kulturaren eta kirolaren sektoreetako enpresek proposatuko dizkieten hiru erronkei aurre egiteko, eta euren talentua eta ziurtasuna erakutsi.

 (id: 6032611)

Kalitatearen nazioarteko zigilua jaso dute Mondragon Unibertsitateko bi ingeniaritza graduk.

Mondragon Unibertsitateko bi gradu berrik EUR-ACE® deituriko ingeniaritza arloko kalitatearen nazioarteko zigilua jaso zuten atzo. Graduak honakoak dira: Gradua Industria Diseinuko eta Produktu Garapeneko Ingeniaritzan eta Gradua Industria Antolakuntzako Ingeniaritzan.

Kalitatearen nazioarteko zigilua jaso dute Mondragon Unibertsitateko bi ingeniaritza graduk

Enaitz Ezpeletaren doktorego-tesia, ikasle-lan onenaren bigarren sariarekin saritu dute "Cibersegurtasuneko Ikerketako Nazio-Jardunaldietan".

Enaitz Ezpeletak " Edukietan Oinarritutako Analisi Paradigma Berriak RRSS-etako Spam-aren Detekzioan " izenarekin aurkeztutako doktorego-tesiak, ikasle-lan onenaren bigarren saria lortu du, Rey Juan Carlos Unibertsitateak eta Cibersegurtasuneko Nazio-Institutuak (INCIBE) antolatutako "Cibersegurtasuneko Ikerketako Nazio- Jardunaldien" bi

Lan-mundua, 4.0 industria eta zibersegurtasuna hizpide Amaia Antzokian.

Mondragon Unibertsitateko Ingeniaritza graduko ikasleen diploma banaketa ekitaldiaren barnean SENER enpresako Unai Lopez, Mondragon Unibertsitateko Vicente Atxa eta Carlos García, Arrasateko alkate Maria Ubarrechena eta Mondragon Korporazioko Juan Mari Palencia izango dira lan-munduaren, 4.0 industriaren eta zibersegurtasunaren inguruko solasaldian.

Orriak

RSS - EPS-MU-rako harpidetza egin