Mondragon Unibertsitateak adimen artifizialaren errealitatea, mitoak eta etorkizuna era argi eta errazean ezagutzeko hitzaldia antolatu du.

Mondragon Unibertsitateak, CSICeko Adimen Artifizialaren Ikerketa Institutuko zuzendari den Ramon López de Mántaras gonbidatu du, hitzaldi batean adimen artifizialaren errealitatea, mitoak eta etorkizuna era argi eta errazean azal ditzan. Hitzordua hilaren 17an izango da 16:30etan Arrasateko Goi Eskola Politeknikoko Areto Nagusian. 

Ramon López de Mántarasek emango duen hitzaldia La Realidad de la Inteligencia Artificial; su impacto en la industria y en la sociedad deituko da. Izan ere, lan-inguruneetan nonahi hedatuta daude, adimen artifiziala eta automatizazioa. Hainbat zalantza eragin ditu horrek, nola edo hala, industrian ez ezik gizarte osoan ere izango baitu lanaren automatizazioak eragina.

Izen-ematea

Ekitaldia Mondragon Unibertsitatearen Arrasateko campuseko 6. eraikineko (Errektoregoko) Areto Nagusian izango da, 16:30ean, eta adimen artifiziala hobeto ezagutu nahi duten pertsona guztiak sartu ahal izango dira, aretoaren edukiera bete arte. Interesdunek https://goo.gl/forms/i9TIhXG7kdURtQ3X2 helbidean eman behar dute izena.

Solasaldia

Hitzaldiaren ondoren, solasaldi bat egingo da, arlo bereko beste bi adituren partaidetzarekin; hauek dira: Carlos Uranga, Erle Robotcs Stratupko sortzailea, eta Eduardo Beltrán de Nanclares, MONDRAGON Korporazioko Berrikuntzako Zuzendaria. Moderatzailea, berriz, EITBko kazetari Eva Caballero, La mecánica del Caracol zientzia-dibulgazioko saioaren arduraduna, izango da. Ekitaldira hurbiltzen direnek ere hartu ahal izango dute parte solasaldian, iritziak eta kezkak jakinaraziz. 

Iturria: goiena.eus

 

like0

Viewed 115 times