Enaitz Ezpeletaren doktorego-tesia, ikasle-lan onenaren bigarren sariarekin saritu dute "Cibersegurtasuneko Ikerketako Nazio-Jardunaldietan".
Enaitz Ezpeletak " Edukietan Oinarritutako Analisi Paradigma Berriak RRSS-etako Spam-aren Detekzioan " izenarekin aurkeztutako doktorego-tesiak, ikasle-lan onenaren bigarren saria lortu du, Rey Juan Carlos Unibertsitateak eta Cibersegurtasuneko Nazio-Institutuak (INCIBE) antolatutako "Cibersegurtasuneko Ikerketako Nazio- Jardunaldien" bigarren edizioan.
Enaitz Ezpeletak, gaur egun Mondragon Unibertsitateko Goi Eskola Politeknikoaren Telematika taldeko irakasle-ikertzailea, herenegun, maiatzaren 31n, Madrilen antolatutako ekitaldian ponentzia-tailer bat eman zuen errekonozimendu hau irabaztera eraman duen ikerketa lanak azalduz. Errekonozimendu hori bat dator Mondragon Unibertsitatean 2016ko irailean aurkeztu zuen doktorego-tesiarekin eta zeinarekin bikain cum laudeko kalifikazioa lortu zuena.
Bere tesiko helburu nagusiak ziren, batetik, frogatzea posiblea dela pertsonalizatutako spam-a garatzea sare sozialetan argitaratutako informazioa erabiliz eta gaur egungo detekzio sistemak saihesten dituena, eta bestetik, spam-ak antzemateko eta iragazteko metodo berriak diseinatu eta baliozkotzat jotzea, hizkuntza naturaleko prozesatze teknikak erabiliz. Horrez gain, sistema hauek eraginkorrak izan behar dute sare sozialetan zabaltzen diren spam-ekin. Spam-ak antzemateko eta iragazteko hiru modelo berri garatu zituen, helburu zutenak, merkataritza-asmo ez nabaria zuten spam-ak antzematea, gero haiek sailkatzen laguntzen duten testuetan. Lehen modeloa sentimendu-analisi tekniketan oinarritutakoa zen, bigarrena nortasuna ezagutzeko tekniketan oinarritutakoa eta hirugarrenak aurreko bi tekniken erabilera uztartzen zituen. Hiru metodoak era esperimentalean baliozkotu ziren, hiru mota desberdinetako spam-ak erabiliz: posta elektronikoko spam-a, SMS spam-a eta sare sozial ezagun bateko spam-a.
Cibersegurtasuneko Ikerketako Nazio- Jardunaldiak, Estatuan antolatzen diren cibersegurtasunaren inguruko erreferentziazko ekitaldia da eta estatu mailako ikertzaileentzako eta Cibersegurtasuneko profesionalentzako bilgune, esperientzia trukerako gune eta errekonozimendurako espazio izateko helburuarekin sortu ziren.
Iturria:mondragon.edu
Viewed 106 times