Kalitatearen nazioarteko zigilua jaso dute Mondragon Unibertsitateko bi ingeniaritza graduk.
Mondragon Unibertsitateko bi gradu berrik EUR-ACE® deituriko ingeniaritza arloko kalitatearen nazioarteko zigilua jaso zuten atzo. Graduak honakoak dira: Gradua Industria Diseinuko eta Produktu Garapeneko Ingeniaritzan eta Gradua Industria Antolakuntzako Ingeniaritzan.
EUR-ACE® zigiluaren entrega, urriaren 4an. | Ikusi handiago | Argazki originala
Hezkuntza Egiaztatzeko Europako Sareak (ENAEE) ematen duen EUR-ACE® zigilua jaso du, beste behin ere, Mondragon Unibertsitateak. Europako Goi Hezkuntzako Esparruan zehaztutako estandarretan oinarrituz, ingeniaritza-graduko edo masterreko tituluak ebaluatzeaz arduratzen den Europako sare horrek bermatutako ingeniaritza-tituluak dituen euskal unibertsitate bakarra da.
Gainera, 2014an, estatuko lehen unibertsitatea izan zen zigilu hori eskuratzen. Orduan, Mekanikako Ingeniaritzak eskuratu zuen ziurtagiri europarra.
Iturria: goiena.eus
Viewed 148 times