Arrasateko Udalak 1.137.000 euro jarriko ditu MGEPek Trefasan Industria Aurreratuko Laborategi batzuk egiteko.

Laborategiak 26.221 metro koadro dituen Gautxori esparruan egingo dira, eta Udala da partzela horren %14aren jabe. Proportzio horregatik dagokio aipatutako ekarpena egitea, eta atzo egindako maiatzeko osoko bilkuran onartu zuten EAJren eta PSE-EEren botoekin. MGEPeko koordinatzaile Carlos Garciak hitza hartu zuen laborategi proiektuaren onurak azaltzeko, eta oposizioak aurka botatu zuen, arrazoi ezberdinak tarteko.  

Industria Ingeniaritza Masterreko ikasleen parte hartze arrakastatsua Surfboards Innovation Camp lehiaketan.

Goi Eskola Politeknikoko Industria Ingeniaritza Masterreko ikasleek Surfboards Innovation Camp lehiaketan parte hartu dute, hauek garatutako 18 proiektu aurkeztu dutelarik, 9 Arrasateko campuseko ikasleek garatuak, eta beste 9 Orona-Ideoko ikasleek egindakoak. 

$titulo.getData()

Mondragon Goi Eskola Politeknikoak arropa bilketa solidario bat jarri du martxan Biteri Ikastetxe Nagusia eta Global Shapersen bitartez.

Bildutako arropa Koopera erakundeari emango zaio, eta honen helburua ingurumenaren, berrerabiltzearen, birziklaiaren eta kontsumo jasangarriarekin erlazionatutako ekintzen bitartez bazterketa egoeran bizi diren pertsonei irtenbide soziolaboral bat ematea da.

$titulo.getData()

Industria Ingeniaritza Masterreko bi ikaslek parte hartuko dute Congress on Numerical Methods in Engineering izeneko kongresuan.

Uztailaren 1etik 3ra bitartean Congress on Numerical Methods in Engineering kongresuaren X. edizioa egingo da Guimarãesen (Portugal), eta Mondragon Goi Eskola Politeknikoko Industriako Ingeniaritzako Masterrean 2. ikasturtean ari diren 2 ikasleek bertan hartuko dute parte.

Mondragon Unibertsitateak jaso du saria Teknopolisen eskutik.

Orain 20 urte eman zuen Teknopolisek bere lehenengo emanaldia zientzia- eta teknologia-gaiak ikus-entzuleei gerturatzeko asmotan.

Ospakizun festa  honetan, babesle eta parte-hartzaileak elkartu ziren eta sari banaketa egon zen.

Mondragon Unibertsiatearen izenean, Nekane Errastik, Mondragon Unibertsitateko Goi Eskola Politeknikoko koordinatzaile akademikoak jaso zuen oroigarria Cristina Uriarte, Hezkuntza Sailburuaren eskutik.

Vicente Atxa Errektorea berriz, sariak banatzen aritu ziren pertsonen artean egon zen.

Orriak

RSS - EPS-MU-rako harpidetza egin