Operazioen Kudeaketan adituak diren Mondragon Goi Eskola Politeknikoko bi kide irakasle izan ziren Sevillako Unibertsitateak antolatutako mintegi batean eta euren esperientziak partekatu zituzten.

Ingeniaritzako Operazioen Kudeaketan izandako Irakaskuntza Esperientzien II. edizioa egin da, Sevillako Unibertsitateko Ingeniaritzako Goi Eskola Teknikoak antolatuta, eta ekoizpen prozesuekin, eragiketen zuzendaritzarako tresnekin, metodo kuantitatiboekin edo horiekin lotura duten teknologiekin zerikusia duten ikasgaiak ematen dituzten hainbat Ingeniaritza Eskolatako irakasle batzuek parte hartu dute bertan.

DRIVES proiektu europarra automobilgintzaren sektorerako ERASMUS+ Blueprint Sector Skill Alliance bat da, eta lehen urtea bete du abiatu zenetik.

DRIVES partzuergo europarreko 24 kideetako bat da Mondragon Goi Eskola Politeknikoa, eta bere xedea da Blueprinten helburuak inplementatzea Automobilgintzaren Sektorearen Ahalmenen aldeko Aliantza bat ezarriz. 2018aren hasieran ekin zitzaion proiektuari; horregatik, kideek erabaki dute berriro elkartzea eta ekimena zein puntutan dagoen baloratzea.

$titulo.getData()

Teknologia Biomedikoko Masterreko bi ikaslek beren lanak azaldu zituzten CASEIB kongresuan.

Irene Varela Ingeniaritza Biomedikoko Graduko ikasle ohia da eta egun Masterreko lehen ikasturtea egiten ari da. Londresen, Middlesex Universityn, egindako Gradu Amaierako Lana (GAL) aurkeztu du, zeinak “Understanding human response to tactile stimuli: A machine learning approach” izena baitu.

'Big Data: kaltea eragiteko edo gizarte onurarako?' hitzaldia egingo dute martitzenean Mondragon Unibertsitateko Goi Eskola Politeknikoan.

Abenduaren 11n, martitzena, egingo dute solasaldia Mondragon Unibertsitateko Goi Eskola Politeknikoan, 18:30ean. MITeko Berrikuntza Zibikoaren arduradun Mathew Claudelek; Montrealen Big Dataren tresna erabiliz berrikuntza-behatoki bat sustatzen ari den CRIEM McGill-en taldeko kideek; Mondragon Unibertsitateko irakasle Enaitz Ezpeletak eta Goi Eskola Politeknikoko irakasle Carlos Garciak hartuko dute parte solasaldian. Agirre Lehendakaria Center-ek eta Mondragon Unibertsitateak antolatu dute hori, Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzarekin.

Orriak

RSS - EPS-MU-rako harpidetza egin