Hirekin berrikuntza eta ekintzailetza industrialeko zentroaren lehen harria jarri du MUk.

Enpresa, ekintzaile, ikertzaile eta ikasleei zuzendutako lankidetzarako gunea da Hirekin eta industria jasangarriaren arloko balio erantsi handiko erreferentziazko zentroa izatea du helburu. Horretarako, ekintzailetza, intraekintzailetza, ikerkuntza eta hezkuntza bultzatuko ditu. Ia zortzi milioi euroko aurrekontua du eta 2024 urtearen erdialderako bukatuta egotea aurreikusten da.

MUk adimen artifizialaren inguruko web-mintegia antolatu du.

Mondragon Unibertsitateak adimen artifiziala erabili duten enpresen kasu praktikoak erakutsiko ditu datorren asterako antolatu duen web-mintegian. Osasunaren sektoreko Ulma Medical Technologies eta industriaren sektoreko Domusa Teknik enpresetan adimen artifiziala nola erabili duten erakutsiko dute enpresa horietako ordezkariek eta Mondragon Unibertsitateko ikertzaileek. Jardunaldia asteartean egingo da, online formatuan, 15:30etik 17:30era bitartean.

Industria Prozesuetako Ekoteknologietako Ingeniaritza Graduko ikasleek parte hartu dute Green Manufacturing-i buruzko europako Teaching Factories lehiaketan.

Lehiaketa EIT Manufacturing partzuergo europarrak sustatzen du. Lehen mailako industria, hezkuntza eta ikerketa erakundeen sarea da, eta berrikuntza industrial eta iraunkorra sustatzen du, lankidetzan.

Mondragon Unibertsitateko irakasle Alaitz Kortabarriaren tesia, Espainiako Logistika Zentroaren CEL Sarietan finalista.

Espainiako Logistika Zentroak banatzen dituen CEL Sarietako epaimahaiak irakasle oñatiarraren lan ona aitortu du, 2018an defendatutako tesia sariketako finalista izendatuta. Bi finalista eta irabazle bat aukeratzen dituzte sariotan eta Kortabarriarena da bi finalistetako bat. Mondragon Unibertsitateko irakasleak pozik hartu du albistea, "horrelako aitorpen bat garrantzia berezikoa baita  ikerketa lanarentzat".

Goi Eskola Politeknikoak industriako kudeaketa eta antolaketari buruzko beste ikastaro bat eskainiko du Goierrin.

Profesionalei zuzendutako Industria Kudeaketako Ikastaro Aurreratuaren 2021ko edizioa Goierriko Campusean emango da, 2021ko otsailearen 17tik urriaren 15era bitartean. Ikastaroa astelehenetan eta asteazkenetan emango da, arratsaldez, eta bere helburu nagusia da jardunean dauden profesionalei lehia ingurune berrietako Industria Kudeaketaren gaineko ikuspegi osoa ematea. Horretarako, ikastaroak modulu hauek ditu:

Orriak

RSS - EPS-MU-rako harpidetza egin