Adimen artifizialarekin garatutako gaztelania-euskara itzultzaile automatiko iraultzailearen aurkezpena.

Azken belaunaldiko teknologia adimenduna du oinarri orain arteko euskarazko itzultzaile automatikorik onenak: MODELAk.

Tresna azkarra eta erabilerraza, lau euskal zentro teknologikoren, UPV/EHUren eta itzulpen enpresa baten arteko elkarlanaren emaitza da.

Eguna: asteazkena, 2018ko azaroaren 28a

Ordua: 11:00

Lekua: Koldo Mitxelena Kulturunea. Donostia.

Parte-hartzaileak:

Mondragon Linguak antolatutako Topaketalk jardunaldien baitan, Alberto Iñurrategi eta Xabier Leibar aurrez aurre martitzenean, kirol-prestakuntzaren gainean jarduteko.

Mondragon Linguak antolatutako Topaketalk jardunaldien baitan, Mount hizkuntza izenarekin, elkartuko dira Alberto Iñurrategi mendizale aretxabaletarra eta Xabier Leibar medikua Arrasateko Kulturaten, martitzenean, urriaren 17an (19:00). Mendiaren, kirolarien prestakuntzaren eta beste gai askoren gainean jardungo dute.

Hitzarmen berria sinatu dute Eskoriatza Kirol Elkarteak eta Mondragon Linguak.

Eskoriatza Kirol Elkarteko Aresko Saskibaloi Eskolak eta Mondragon Linguak babesletza kontratuaren berriztatze hitzarmena sinatu dute, 2018 eta 2019 denboraldietarako. Manuel Muñoz kiroldegian; Javier Corbal, Eskoriatza Kirol Elkarteko zuzendaria, Julen Fornies kirol zuzendaria, eta Joseba Bartolome Mondragon Linguako Komunikazio eta marketin arduraduna batu ziren.

Hitzarmen berria sinatu dute Eskoriatza Kirol Elkarteak eta Mondragon Linguak

RSS - mondragonlingua-rako harpidetza egin