Adimen artifizialarekin garatutako gaztelania-euskara itzultzaile automatiko iraultzailearen aurkezpena.
Azken belaunaldiko teknologia adimenduna du oinarri orain arteko euskarazko itzultzaile automatikorik onenak: MODELAk.
Tresna azkarra eta erabilerraza, lau euskal zentro teknologikoren, UPV/EHUren eta itzulpen enpresa baten arteko elkarlanaren emaitza da.
Eguna: asteazkena, 2018ko azaroaren 28a
Ordua: 11:00
Lekua: Koldo Mitxelena Kulturunea. Donostia.
Parte-hartzaileak:
- Leire Cancio, Elhuyarreko zuzendari nagusia
- Itziar Cortes, Elhuyarreko Itzulpengintzarako Teknologien arduraduna
- Igor Ellakuria, MondragonLinguako Itzulpengintzarako Teknologien arduraduna
- Ane Ruiz De Zarate, MondragonLinguako Itzulpengintza zuzendaria.
Euskararen eta gaztelaniaren arteko itzulpen automatikoko sistemarik onena da MODELA, adimen artifizialeko teknika berritzaileenetan oinarritua: Sare Neuronaletako Itzulpen Automatikoa (NMT, Neural Machine Translation). Orain arte hizkuntza nagusien arteko itzulpen-sistemetan erabili den teknika aurreratu hori euskarazko testuekin ere aplikatzeko modua aurkitu da.
MODELAk lagunduko du erakundeetan euskararen idatzizko erabilera handitzen eta euskara normalizatzen, eta enpresek kalitateko tresna bat izango dute euskaraz komunikatzeko gai ez direnentzat, besteak beste. Tresna azkarra eta erabilerraza da, lau zentro teknologikoren, Euskal Herriko Unibertsitatearen eta itzulpen enpresa baten arteko elkarlanaren emaitza.
Informazioa eta web-zerbitzua: www.modela.eus
Viewed 94 times