Hitzarmen berria sinatu dute Eskoriatza Kirol Elkarteak eta Mondragon Linguak.
Eskoriatza Kirol Elkarteko Aresko Saskibaloi Eskolak eta Mondragon Linguak babesletza kontratuaren berriztatze hitzarmena sinatu dute, 2018 eta 2019 denboraldietarako. Manuel Muñoz kiroldegian; Javier Corbal, Eskoriatza Kirol Elkarteko zuzendaria, Julen Fornies kirol zuzendaria, eta Joseba Bartolome Mondragon Linguako Komunikazio eta marketin arduraduna batu ziren.
Javier Corbal Eskoriatzako Kirol Elkarteko presidentea eta Mondragon Linguako Joseba Bartolome. | Ikusi handiago | Argazki originala
Aresko, Eskoriatza Kirol Elkarteko saskibaloi eskola da, eta Aretxabaleta eta Eskoriatzako taldeek osatzen dute. Hala, martitzenean, babesletza kontratuaren berriztatzea egin zuen Mondragon Linguarekin, Manuel Muñoz kiroldegian, eta Javier Corbal, Kirol Elkarteko presidenteak azaldu moduan: "Hitzarmen honek, laguntza handia suposatzen du saskibaloi eskolarentzat".
Eskerrik beroenak
Areskoren babesle bakarra izan da Mondragon Lingua 2011-2012 denboraldietatik, eta Fernando Raso Eskoriatzako saskibaloi arloko presidenteak adierazi du: "Mondragon Linguari eskerrak eman beharrean gaude, guregan izan duen konfiantza eta sostengua izugarria izan delako, eta emakumezkoen kirolari merezi duen garrantzia eman diolako, izan ere, bigarren maila batean egoten den kirola baita emakumeena. Gaineratu behar da, Mondragon Linguak egiten duen lan soziala, eta laguntza ekonomikoa, izan ere, gaur egun, ekonomikoki laguntzak bilatzea ez da erreza…".
Bailaran erreferente
Eskoriatza Kirol Elkarteak 20 urtetik gora darama bailarako emakumezkoen saskibaloiaren gorenean, batez ere Arrasate, Aretxabaleta eta Eskoriatzako neskekin lanean, eta gaur egun, bailarako erreferente bada ere, probintzia mailan ere bere atxikimendua du.
Iturria: goiena.eus
Viewed 203 times