Mondragon Linguak antolatutako Topaketalk jardunaldien baitan, Alberto Iñurrategi eta Xabier Leibar aurrez aurre martitzenean, kirol-prestakuntzaren gainean jarduteko.

Mondragon Linguak antolatutako Topaketalk jardunaldien baitan, Mount hizkuntza izenarekin, elkartuko dira Alberto Iñurrategi mendizale aretxabaletarra eta Xabier Leibar medikua Arrasateko Kulturaten, martitzenean, urriaren 17an (19:00). Mendiaren, kirolarien prestakuntzaren eta beste gai askoren gainean jardungo dute.

Errendimenduko kirolaren bueltan bizi diren bi lagunen arteko solasaldia izango da. Basque Team-eko zerbitzu biomedikoen arduradun izan da Leibar eta gaur egun Espainiako Olinpiar Batzordearen Kiroleko goi-errendimenduko masterra ematen du. Azken urteetan atleten prestakuntza fisikoak izandako bilakaeraren inguruan egingo du berba Iñurrategirekin.

Edonorendako izango dituzte ateak zabalik baina aurrez izena eman beharra dago: Mondragon Lingua.

Iturria: GOIENA.eus

 

like0

Viewed 125 times