New Yorkeko Udalaren ordezkaritzak Mondragon Lingua bisitatu du.

Arrasateko kooperatibak New Yorkeko alkateordeari eta beste ordezkariei azaldu dizkie Amerikako Estatu Batuetan duen eskaintza. Izan ere, hango Udalak "bazterketa sozialaren aurka" eta "garapen ekonomikoaren alde"ko egitasmo bat dauka.

595.New.Yorkeko.Ordezkaritza.MONDRAGON-LINGUA (id: 1559080)

Argazkia: Mondragon Lingua / Testua: mondraberri.eus / 2018ko urriak 2, asteartea

New Yorkeko Udalak helburu du "gizarte-garapeneko programak sustatzea, hirian bazterketa gehieneko areatan, Brooklyn Central eta Bronx adibidez, garapen ekonomikoa sustatzeko, aberastasuna era orekatuan sortzeko, eta bazterketa murrizteko".

"Mondragon eredua ezagutzen dute, eta helburu hori lortzeko egokiena dela deritzote, kooperatibei lagunduz (Amerikako Estatu Batuetan asko daude baina txikiak dira) eta berriak sortzeko lagunduz".


Gainera, New Yorkeko ospitaleen sistemako zerbitzu handienetakoak itzulpen eta interpretazio zerbitzuak dira. Hain zuzen, Mondragon Lingua USA Inc. filialak zerbitzu hori ematen die "Amerikako Estatu Batuetako merkatuko bezero garrantzitsuei".

Horregatik, Mondragon Lingua, Mondragon Taldeko beste kooperatiba batzuk bezala, "aurreko aukeraketan sartu da New Yorkeko administrazioaren egitasmo sozialean" jarduteko.

Alkateordeak eta New Yorkeko ordezkaritzak Euskal Herrian dira, besteak beste, Gizarte-Ekonomiako Mundu Foroan parte hartzeko.

Testuinguru horretan atzo bisita egin zuten Mondragon International-en, Arrasateko Mondragon Linguan, Oñatiko Fagor Industrialen, Legorretako Enean eta Mallabiako Orbean.

Bihar, asteazkena, alkateordeak hitzaldia emango du Global Social Economic Forum-ean, Bilbon.

Iturria: mondraberri.com

 

like0

Viewed 111 times