Idoia Lahidalga, Oihana Puertas eta Julen Urtxegi Ikus-entzunezko Komunikazioko 3. eta 4. mailako ikasleek irabazi dute Euspot-eko sari nagusia.

Idoia Lahidalga eta Oihane Puertasek bi sari irabazi dituzte: lehena, sari nagusia, ex equo, Julen Urtxegi aurkeztutako lanarekin batera, eta, bigarrena, Mondragon Unibertsitateko ikasleek aurkeztutako lan onenaren saria. Aurtengo edizioa oso berezia izan da: COVID-19aren ondorioz parte-hartzaileek lan guztiak etxe barruan egin behar izan dituzte.

$titulo.getData()

Ikaskuntzarako Rol Berriak Hezkuntzan Espezializazio Diploma berriaren aurkezpena online egingo da, maiatzaren 28an.

Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak eta TeamLabs ikaskuntza laborategiak diploma berri bat sortu dute hezkuntza arloko profesionalentzako hurrengo 2020-2021 ikasturtean: Ikaskuntzarako Rol Berriak Hezkuntzan Espezializazio Diploma. Diploma berriaren aurkezpen-webinarra 18:00etan hasiko da eta dagoeneko irekita dago izen-ematea: izen-emate inprimakia.

Webinar irekiak eskainiko ditu Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak maiatz eta ekainean.

Aditu, irakasle eta ikertzaileek eskainiko dituzte hezkuntza, digitalizazioa berrikuntzari buruzko hitzaldiak.

$titulo.getData()

Humanitate eta Hezkuntz Zientzien Fakultateak zuzenean emititutako webinarrak eskainiko ditu maiatz eta ekainean. 18:00etan hasiko diren webinar horiek jorratuko dituzte gai desberdinak, hala nola hezkuntza, digitalizazioa eta berrikuntza. 

Digitalizazio eta hezkuntzari buruzko hainbat tutorial eta baliabide jarri ditu irekian KoLaborategiak.

KoLaborategiak, Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko Digitalerako Hezkuntza eta Komunikazioarako laborategiak, hainbat baliabide eta tutorial jarri ditu denon eskura, Covid-19k eragindako konfinamendu sasoian ere, digitalizazio eta hezkuntzari buruz ikasten jarraitzeko.

Huhezinema Euskal Film Laburren XIII. Jaialdiaren on line edizioak errekorrak hautsi ditu.

Mursego Eibarko musikariaren Masterclassa 200 lagunek jarraitu zuten Instagramen bidez. 1.500 pertsonak ikusi dituzte jaialdiaren proiekzioak, horretarako prestatutako hiru kanalen bidez: Twitch, Youtube eta Instagram.

Testua eta argazkia: Mondragon Unibertsitatea.

Orriak

RSS - huhezi-rako harpidetza egin