Huhezinema Euskal Film Laburren XIII. Jaialdiaren on line edizioak errekorrak hautsi ditu.

Mursego Eibarko musikariaren Masterclassa 200 lagunek jarraitu zuten Instagramen bidez. 1.500 pertsonak ikusi dituzte jaialdiaren proiekzioak, horretarako prestatutako hiru kanalen bidez: Twitch, Youtube eta Instagram.

Testua eta argazkia: Mondragon Unibertsitatea.

Huhezinema online ospatuko da bihartik aurrera.

Mondragon Unibertsitateko Ikus-entzunezko Komunikazioko Graduko ikasleek Huhezinema Euskal Film Laburren Jaialdiaren (www.huhezinema.eus) edizioa antolatu dute aurten, on line modalitatean.

Ikus-entzunezko Komunikazioko 4. mailako 16 ikaslek antolatu dute jaialdia, eta bihar, asteazkena, martxoaren 27a, egingo da horretarako prestatutako hiru kanalen bidez. Aldi berean jardungo dute, eta irekita egongo dira programazio-orduetan: Twitch, Youtube eta Instagram.

Orriak

RSS - huhezi-rako harpidetza egin