200 ekintzaile bilduko dira elikaduraren eta gastronomiaren sektoreko ekintzaileentzako Lehen Nazioarteko Foroan.

Hitzordua otsailaren 3an eta 4an izango da Basque Culinary Centerren, eta nazioko nahiz nazioarteko ekintzaile ospetsuek eskainitako hitzaldien eta tailer praktikoen bidez egituratuko da.

Den-denok ohartzen gara elikaduraren sektorea enpresa-jardueraren sektore garrantzitsua dela eta herrialde baten ekonomiaren adierazle handiak mugiarazteko gaitasuna duela. Negozio horrek hainbat eta hainbat jarduera garatzeko aukera eskaintzen duten azpisektore ugari ditu, eta horietako batzuk, ziurrenik, oraindik deskubritu gabe daude.

BCC sigue creciendo, empiezan el curso 265 alumnos de las tres promociones

Los 100 nuevos alumnos que en un futuro se convertirán en la tercera promoción de cocineros graduados en Basque Culinary Center arrancan hoy sus clases. Una facultad que sigue creciendo año tras año y que este curso dará cabida a tres promociones distintas de estudiantes. En total 265 alumnos de grado -100 de primer curso, otros tantos de segundo y los 65 estudiantes que cursan tercero-, dispuestos a convertirse en los cocineros del mañana.

Arabako Foru Aldundiak hitzarmena sinatu du Basque Culinary Centerrekin, arabar produktuak bultzatzeko

Arabako Diputatu Nagusia, Javier De Andrés, eta Nekazaritza arloko diputatua den Borja Monjek ordezkatu zuten Arabako Foru Aldundia eta Jose Mari Aizegak Basque Culinary Center. Bi erakundeen artean sinatu den hitzarmenaren helburua arabar produktuak bultzatzea da.

Kontuan hartuta, Basque Culinary Center fakultateak etorkizuneko gastronomoak prestatzen dituela, Arabako Foru Aldundiak egokitzat ikusi du bertako produktuak sustatzeko, hitzarmena hau sinatzea.

Nazioartekotzea eta hazkundea, 2013ko helburu nagusiak Basque Culinary Center erakundeare

Basque Culinary Centerrek atzo, osteguna, Miramongo Parke Teknologikoan lehen urtearen balantzea egin zuen eta bide batez, etorkizun hurbilenaz hausnartu ere bai: horretarako, patronatuko kideak, hau da Espainian bakarra den unibertsitate-proiektu hau bultzatzen duten zazpi sukaldariak (Eneko Atxa, Pedro Subijana, Juan Mari Arzak, Martin Berasategui, Karlos Arguiñano, Andoni Luis Aduriz eta Hilario Arbelaitz); Mondragon Unibertsitateko errektore Iosu Zabala; AZTI-Tecnaliako zuzendaria; eta erakunde publikoetako eta beren jarduera-eremuan liderrak diren sektore gastronomikoko enpresetako ordezkariak (Fagor Electrodomésticos, Eroski, Martiko, Heineken eta COVAP enpresetakoak) elkartu ziren.

Basque Culinary Centerreko bigarren promozioko ehun ikasle berriek klaseak hasi dituzte gaur

Suak prest daude. Mondragon Unibertsitatea–Basque Culinary Centerren Gastronomia eta Sukaldaritza Arteetako Gradua egingo duten bigarren promozioko 100 ikasle berriek klaseak hasi dituzte gaur.  Mundu osoko 337 lagunek izena eman badute ere, Basque Culinary Centerrek jada 100 ikasle hautatu ditu uda honetan, 2012-2013 ikasturtean Gastronomia eta Sukaldaritza Arteetako ikasketak egiteko ikasturte honetan. Horiek Espainiako unibertsitate-sukaldarien bigarren promozioa osatuko dute.

Páginas

Suscribirse a RSS - bcc