LABe – Digital Gastronomy Lab inauguratu da, gastronomiaren berrikuntza teknologikora bideratuta.

LABe - Digital Gastronomy Lab-ek ireki ditu ateak Tabakalerako prisman, Donostian. Basque Culinary Center-ek kudeatzen duen berrikuntza irekiko living lab honek teknologia eta pertsonak integratzen ditu, gastronomiaren etorkizun digitala sustatzeko asmoz.

Etorkizuneko gastronomia birpentsatu eta horren inguruan batera sortzeko espazioa da, betiere kode digitalean.

Industry 4.0

Basque Culinary Centerrek online prestakuntzaren aldeko apustua egin du.

Sektoreko espezialistei zuzendutako «Abangoardiako Sukaldaritza Teknikak» izeneko espezializazio-ikastaroarekin abiaraziko du Basque Culinary Centerrek prestakuntzako online eskaintza. Irakaskuntza-eredu berritzaile, interaktibo eta kalitatezko bat du oinarrian, eta aurrez aurreko prestakuntzaren esperientzia ingurune digitalera eramaten du.

Basque Culinary Centerrek bat egin du Telefonicarekin -bere bazkide teknologikoa- eta Gipuzkoako Foru Aldundiarekin, eraldaketa digitala sustatzeko.

Basque Culinary Centerrek bultzada handia emango dio eraldaketa digitalari.  Espainiako Zientzia Gastronomikoen lehenengo fakultate eta esparru horretako mundu mailako erreferentzia denak bat egin du Gipuzkoa Open Future_ Telefónicaren ekimen eta bazkide teknologikoarekin eta Gipuzkoako Foru Aldundiarekin, erronka teknologiko bat abian jartzeko, eta, horrela, elikagaiak ez diren produktuen inbentarioaren kudeaketa hobetzeko eta heziketaren bikaintasuna sustatzeko, bai ikasleentzat eta bai erakundeko kide diren profesionalentzat.

Basque Culinary Centerrak munduko lehen gastronomiako zentro teknologikoa sortu du.

Basque Culinary Centerrek aurrerapauso itzela emango du BCC Innovation munduko lehen gastronomiako zentro teknologikoaren sorrerarekin.  Zentroa abiarazteak erakusten du Basque Culinary Centerrek ikerkuntzaren eta berrikuntzaren alde egindako apustua, mundu mailako erreferente bilakatu nahi baitu. Zentroa Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareari atxikita egongo da.

Ireki da Basque Culinary World Prize ekimen eraldatzaileak dituzten sukaldarientzako sarirako izendapen prozesua.

Bittor Orozek, Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza, Arrantza eta Elikaduraren Politikako sailburuordeak, eta Basque Culinary Centerreko zuzendari nagusi Joxe Mari Aizegak Basque Culinary World Prize sariaren hirugarren edizioa aurkeztu dute gaur. Aurkezpenarekin, hasiera eman zaio ofizialki nazioarteko sari horretarako izendapenak egiteko prozesuari.

TELEFÓNICA BASQUE CULINARY CENTER-en, munduko prestakuntza- eta ikerketa-zentro aitzindariaren, bazkide teknologikoa izango da.

Telefónicak eta Basque Culinary Centerrek (BCC), Espainiako Zientzia Gastronomikoetako lehen fakultateak eta esparru horretan munduko erreferentzia denak, hitzarmen bat sinatu dute; horren arabera, telekomunikazio-konpainia Basque Culinary Center (BCC) Fundazioaren Patronatuan sartuko da, bazkide teknologiko gisa. Joxe Mari Aizegak, BCC-ko zuzendari orokorrak, eta Luis Miguel Gilpérezek, Telefonicako presidenteak, hitzarmena errubrikatu dute.

Euskadik eta BCCk ekimen eraldatzaileak dituzten sukaldeburuentzako Basque Culinary World Prize sariaren bigarren edizioa antolatu dute .

Gaur jarriko da abian Basque Culinary World Prize sariaren bigarren edizioa. Ekimen eraldatzaileak dituzten sukaldeburuentzako nazioarteko saria da, Eusko Jaurlaritzak eta Basque Culinary Centerrek sortua, gastronomiaren garapen-maila aitortzea xede duena; izan ere, sukaldeburuen belaunaldi batek bere lanbidearen dimentsioa hedatu eta gizartearekin sukaldeaz haratagoko lotura ezarri zezakeela ulertu zuen.

Tokiko tradizioko elikagaiekin egindako berrikuntza gastronomikoa sarituko dute Eroskik eta BCCk.

BCC-Eroski sariaren V. edizioko deialdia egin dute. Tokiko tradizio handiko produktuei dimentsio gastronomiko berritzailea ematen dieten sukaldarien lana aitortzea da sariketaren helburua. Espainian bizi diren jarduneko sukaldari profesionalek parte har dezakete lehiaketan, eta proposamenak aurkezteko epea uztailaren 28an zabalduko dute.

RSS - bcc-rako harpidetza egin