Mondragon Unibertsitateko Goi Eskola Politeknikoak STEM profesionalei zuzendutako lantegi bat antolatu du, STEM bokazioei buruzko mezuek gazteen artean eragin hobea izan dezaten laguntzeko. Helburua, beraz, profesionalei tresna egokiak ematea da, bokazio zientifiko-teknologikoekiko grina eraginkortasunez transmititzea lor dezaten. Hitzordua online izango da (Zoom bidez), apirilaren 9an, asteartez, 10:00etatik 11:30era, eta gazteen artean, ikastetxeetan, erakundeetan, enpresetan eta abarretan STEM arloak sustatzen dituzten profesionalei zuzenduta egongo da. Elhuyarrek emango du lantegia.
Talde irabazleak garatutako proiektua fototerapiako inkubagailu bat izan da, eta berrikuntza ditu merkatuko egungo inkubagailuekin alderatuta. Energia Ingeniaritza, Mekanika Ingeniaritza eta Prozesu Industrialeko Ekoteknologia Ingeniaritzako ikasleak ere finalista geratu dira lehiaketan.
Leuzemia linfoblastiko akutua goiz detektatzeko tresna baten garapena izan da Mondragon Unibertsitateko ikasleek estatu mailako lehiaketa honetan aurkeztu duten proiektua.
Bateria pack bat muntatu, probatu eta balioztatu ondoren, ikasleei baterien Biki Digital bat garatzeko erronka proposatu zaie, eta biki digital hori aurkeztu dute enpresa epaimahaiaren aurrean.
Azaroaren 17an Donostiako Kursaal aretoan antolatuko da MONDRAGON TFG/TFM Sarien bigarren edizioaren sari banaketa ekitaldia. Aurtengo ekitaldia FESLAN Ekonomia Sozialaren enpresen eta enplegua bilatzen ari diren pertsonen arteko topagunean kokatuko da, eta iaz egin bezala Ainhoa Etxebarria aurkezleak gidatuko du. Bertan, MONDRAGONen pertsonengan zentraturiko enpresa egiteko modua balioan jarriko da, gizartearekiko konpromisoa berretsiz.
Txilen izan dira Aitor Picatoste, Jose Manuel Fernandez eta Daniel Justel Mondragon Unibertsitateko Goi Eskola Politeknikoko Ekonomia Zirkularreko eta Industria Jasangarritasuneko taldekideak, CILCA 2024 nazioarteko konferentzian.
Proiektuen Kudeaketako eta Ingeniaritzako XXVII. Nazioarteko Kongresua antolatu du Mondragon Unibertsitateko Goi Eskola Politeknikoak, Asociación Española de Ingeniería de Proyectos (AEIPRO) elkartearekin elkarlanean. Donostian egingo da, uztailaren 12an eta 13an, formatu mistoan: uztailaren 10ean eta 11n, online formatuan egingo da, eta 12an eta 13an, aurrez aurre. Azken zati hori Mondragon Unibertsitatearen Galarreta Campusean egingo da.
Malen Razquin ikasleak, Mondragon Unibertsitateko Ingeniaritza Biomedikoko Graduko laugarren mailako ikasleak, poster onenaren saria jaso du 12th International Conference of the International Biometric Society’s Eastern Mediterraneon Region biltzarrean (EMR 2023).
Mondragon Unibertsitateko Goi Eskola Politeknikoak edizio honetako ideia berritzaile, teknologiko eta jasangarriak saritu ditu, aplikazioen garapenetan, digitalizazioan eta material jasangarrietan oinarritu direnak.
Mondragon Unibertsitateko Goi Eskola Politeknikoak saiakuntza-laborategi berria inauguratu du, unibertsitateak industria-ikerkuntza garatzeko erabiltzen duen 10. eraikinean. Energia eolikoaren sektorea hobetzeko laborategia da, eta xehetasunak emateaz batera, bisita gidatua egin dute bertan izan diren ordezkari politikoek azaldu diren enpresa ezberdinetako ordezkariekin batera.