Aretxabaleta eta Eskoriatzako DBHko 220 ikaslek hartu dute parte Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatean egindako Gazte Mintzodromoan.

Pasa den ostiralean, hilak 2, Eskoriatzako eta Aretxabaletako 220 gaztek hartu zuten parte Aretxabaletako campusean egindako Gazte Mintzodromoan. Euskararen Egunaren harira, DBH 3. eta 4. mailako ikasleek euskaraz hitz egin zuten euren intereseko gaiei buruz Aretxabaletako eta Eskoriatzako Udalek antolatutako ekitaldian. Dinamizatzaile lanak eginda, Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko 12 ikaslek esku hartu zuten ekitaldian.

EDIT Video Challenge 2016 lehiaketan parte hartu dute Ikus-entzunezko eta Hezkuntza graduetako ikasleek.

Aurten ere, Ikus-entzunezko eta Hezkuntza graduetako ikasleek parte hartu dute nazioarteko EDIT Video Challenge 2016 lehiaketan. Gradu desberdinetako ikasleek osatutako taldetan, edizio honetako erronka izan da hezkuntzaren inguruko bideo pedagogikoak egitea 48 ordutan.

Euskal Herriko 16 erakundek aurkeztu dituzte proposamenak ikus-entzunezko Gradu Bukaerako Lanak egiteko.

Euskal Herri osotik etorritako 16 erakundek aurkeztu dituzte euren proposamenak egiteko Gradu Bukaerako Lanak (GBL) fakultateko Ikus-entzunezko Komunikazioa graduko ikasleekin batera. Aurkezpen ekitaldia egin zen pasa den ostiralean, hilak 4, Aretxabaletako campusean. Ikus-entzunezko graduko ikasleen aurrean proposamenak egin aurretik, Euskal Herriko Ipar zein Hegoaldetik etorritako ordezkariek formazio bat jaso zuten Design Thinking metodologiari buruzkoa.

HUHEZIk 40 urte egin ditu euskal gizartea eragiten.

Eskoriatza, 2016ko urriaren 18a. MONDRAGON UNIBERTSITATEko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak (HUHEZI) 40. urteurrena ospatzen du aurten. Lau hamarkada horietan prestatutako irakasle euskaldunak milaka haurren hezkuntzaz arduratzen dira gaur egun Euskal Herriko eskola eta ikastoletan, edo komunikazioaren profesionalak dira ikus-entzunezko komunikabideetan edo erakundeetan. Horrek agerian jartzen du MONDRAGON UNIBERTSITATEAren zerbitzu publikoa.

Kooperarock: Kooperatibagintza Donostia2016ren baitan.

Donostia 2016 Europako Kultur Hiriburuak, kooperatibagintzari aitortzen ari zaion balioaren adierazle, proiektu zabal bat eskaini dio, ‘Kooperarock: Kooperazioaren artea’ izenburupean. Mondragon Unibertsitateko LANKI Ikertegiarekin elkarlanean, bederatzi hilabetez kooperatibagintzaren izana eta erronkak landu dira, Gasteizko Teatro Paraiso antzerki taldeari lekukoa eman aurretik.

"Belaunaldien arteko elkarrizketak" mahai-ingurua eta dokumentalaren aurkezpena, urriaren 5ean, Aretxabaletako campusean.

Kooperarock egitasmoaren barruan, urriaren 5ean, "Belaunaldien arteko elkarrizketak" izeneko mahai-ingurua egingo dute Aretxabaletako campusean. Ekitaldia hasiko da 17:00etan eta bertan aurkeztuko dute Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko Ikus-entzunezko Komunikazioa graduko ikasle bikote batek gaiari buruz egindako dokumentala. Sarrera librea da.

Kooperarock, kooperatibagintzaren artea uztartzen duen proiektua aurkeztu da gaur Eskoriatzako campusean.

Kooperarock, Donostia 2016k, MONDRAGON UNIBERTSITATEko Lanki Ikertegiak eta Teatro Paraiso Antzerkiak elkarlanean garatu duten proiektua da. Proiektuaren funtsa da kooperatibagintza eta haren balioak artearen bitartez hedatzea. Norantza bikoitza duen proiektua da, izan ere, edukiak eta formak etengabe elikatzen dira elkar: artea eraikitzeko metodoa kooperatiboa da, eta arte horrek balio kooperatiboak hedatzen ditu.

Euskal Kulturgintzaren Transmisioaren aditu tituluak ireki du matrikulazio epea.

Urriaren 14a arte egongo da irekita izena emateko epea Euskal Kulturgintzaren Transmisioa (EKT) aditu tituluaren 6. edizioan. Aurrez aurreko saioak, aldiz, urriaren 20an hasiko dira. Saioak Aretxabaletako campusean izango dira, hilean behin, asteburuan. 

HILEAN BEHINeko saioak

Orriak

RSS - huhezi-rako harpidetza egin