Horretarako, 10 milioi euroko mailegua eskatu dio Europako Inbertsio Bankuari. Kooperatibak helburu du bere prozesu produktiboa automatizatzea eta digitalizatzea.
Fagor Arrasatek automozioko osagaiak ekoizten ditu, eta 2024 urtera begirako inbertsio handi bat egin gura du, ‘Expansión’ egunkari espainiarrak informatu duenez.
Hain zuzen, 24 milioi euroko inbertsioa egitea du xede, eta horretarako 10 milioi euroko mailegu bat eskatu dio ofizialki Europako Inbertsio Bankuari.
Fagor Arrasatek kostuen murrizketa handia lortu du automobilgintzako piezetarako karbono-zuntzez (CFRP) indartutako konpositeen fabrikazioan, Compression Resin Transfer Moulding (CRTM) prozesuaren bidez.
Fagor Arrasatek kostuen murrizketa handia lortu du automobilgintzako piezetarako karbono-zuntzez (CFRP) indartutako konpositeen fabrikazioan, Compression Resin Transfer Moulding (CRTM) prozesuaren bidez. Kostuen murrizketa %10-15ekoa da HP-RTM metodoarekin alderatuta, eta % 20-30ekoa prepregean autoklabe-prozesu bidez fabrikatutako piezen kasuan.
Debagoieneko PYMEetako 30 bat ordezkari Fagor Arrasatek Mondragoen duen egoitza nagusian izan dira, eta konformazio eta ebaketa lineen fabrikatzaile honetako zuzendari nagusiarekin bildu dira, David Pascualekin.
Fagor Arrasatek zerbitzura bideratutako lantegi berri bat irekiko du Chicagoko eremu metropolitanoan. Zerbitzu lantegi berria 2020aren bukaerarako egongo da jardunean, eta zubi-garabiz hornitutako eraikin berri batean kokatuko da.
Fagor Arrasatek, BlechExpo azokan aurkeztu ditu estanpazio sistema adimendunetan egindako azken garapenak, laser bidez mozteko Blanking lerro sorta berria, alegia.
Bergarako Lazpiur enpresa eta Fagor Arrasate dira kaltetuetako bi. Lazpiurren pasa den astean jaso zuten zibererasoa. Fagor Arrasaten, berriz, eguazten honetan.
Fagor Arrasateri dagokionez, zibererasoak, zerbitzarian eragin du eta ordutik, langileek ezin dute Internetera konektatu. Atzo, eguena, eta gaur, egubakoitza, hainbat langilek ezin izan dute lanera joan. Informatikariak buru-belarri dabiltza arazoa konpontzeko lanetan.
Fagor Arrasatek jakinarazi du, bobinen flexatzea duen hirugarren luzetarako ebaketa linea hornitu diola Alemaniako Flachstahl Werl enpresari. Linea honen berezitasuna da, "azken teknologia eta automatizazioez hornituta" dagoela.
Linearen ezaugarriak
Lineak dituen berezitasunei esker, "produktibitate maila altuak eta gainazaleko kalitate estandarrik zorrotzenak lortzen ditu". Horrez gain, linea honek "0,3tik 6 milimetroko neurrira bitarteko lodiera duen material delikatuekin egin dezake lan".
Fagor Arrasate, especialista en el diseño, fabricación y suministro de máquinas herramienta por deformación y conformado, presentará en la feria JEC sus últimos desarrollos de innovación para la industria de composites. En esta ocasión, el protagonismo recaerá sobre algunos prototipos realizados para el sector de la automoción, que servirán de ejemplo para ilustrar procesos de fabricación competitivos, con un nivel de automatización elevado y que posibilitan la reducción de los costes asociados a la fabricación. La feria tendrá lugar en París del 12 al 14 de marzo.
Sakana Group eta Kunshan Fucai Precision Machinery saritu ditu Fagor Arrasatek, 2018ko hornitzaile on gisa. Sakana Group, Lakuntzan dago eta pieza handiak galdatzeaz gainera, mekanizatzen espezializatuta dago. Kunshan Fucai Precision Machinery, berriz, Txinan dago eta prezisioko makinak ekoizten ditu. Fagor Arrasatek bi enpresa hauen kalitate-bikaintasuna, entrega-epeen betetze maila altua eta lehiakortasuna saritu ditu.