Hizkuntza kudeaketaren alorreko praktika eredugarriez jardun du Euskalit kudeaketa aurreraturako fundazioak urrian antolaturiko IV. kongresuak. Askotariko esperientziak ezagutzeko aukera izan zuten bertaraturikoek, tartean, Fagor Ederlanek euskara planari loturik kooperatiban zabaldua duen aplikazio informatikoa.
Mondragon Unibertsitateak eta Mondragon Korporazioak euskaraz egindako gradu amaierako lan onenak aitortu dituzte, Mondragonek Otalora Jauregian duen egoitzan. Mondragon Unibertsitateko bi proiektu saritu dira. Lehen sariaren irabazlea Ainhoa Mugertza izan da, Industria Elektronikako Ingeniaritza graduko ikaslea, IKERLANentzako egindako Baterien segurtasun egoera iragartzea (SOS) lanagatik eta 1.500 euroko saria jaso du.
Teknologiari euskara irakasteko, Gaitu izeneko ekimena jarri zen martxan 2023ko urrian. Hain zuzen ere, Gaitu.eus webgunearen bidez, eskarazko datu basea indartzea zen helburua, eta herritarren ahots grabaketak behar ziren horretarako, xede kolektiborako ekarpen indibidualak, alegia.
Mondragon Korporazioarekin batera, Ianire Rabanete Gonzalez eta Ainhoa Sarasola Olano ikasleen lanak izan dira hautatuak.
Ulma Packaging mekanizazio-tailerrean 5S garapena eta ezarpena izenpean, 1.500 euroko saria eskuratu du Rabanetek; lehena. Industria Antolakuntzako Ingeniaritzako graduko ikaslea da, eta Ulma Packaging-en garatu du proiektua. Sarasolak, berriz, Multzo magnetikoen karakterizazio postuaren definizioa lanarekin, 500 euroko saria eskuratu du; bigarrena. Ingeniaritza Mekanikoko graduko ikaslea da, eta Orkli enpresarentzat landu du proiektua.
Antzinako euskarari buruzko aurkikuntza garrantzitsu baten berri eman du gaur Aranzadi zientzia elkarteak. Arangurengo Irulegi mendia aztertzen ari zirela (Nafarroa), esku baten itxurako pieza berezi bat topatu zuten, Kristo aurreko I. mendekoa. Ahurrean idatzirik darama hizkuntza baskonikoan orain arte agertu den testurik zaharrena eta luzeena. Lau lerro ditu: lehen hitza sorioneku gisa transkribatu dute, eta ondorengo guztiek ez dute inolako antzik gaur egungo euskararekin.
Debagoieneko kooperatibak aitzindariak izan ziren lan eremuan euskararen normalizazioaren bidean urratsak egiten. Eta gaur egun ere euskara planak dituzten erakunde gehienak bailaran daude.
Abenduaren 17an, Etorkinen seme-alabak eta euskara: 20 urteko esperientzien ahotsa izeneko jardunaldia antolatu du Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak. Ekitaldia Eskoriatzako campusean egingo da, D.0.3 aretoan, eta izena emateko plaza mugatuak ditu.
Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, DBHko ikasleek ebaluazio diagnostikoan inoizko emaitzarik txarrenak lortu dituzte euskaran: %53k hasierako maila dute. Erabilera ere apaldu egin da adin eta egoera guztietan. Hezkuntza eragileak kezkatuta daude, eta baliabideak eskatu dituzte ikasleen beharrei erantzuteko.
Markel Azkue Etxeandiak, Goi Eskola Politeknikoko ikasleak, lehen saria lortu du, IKERLANentzat egindako lanagatik, eta Garazi Eizmendi Iribarrek, Goi Eskola Politeknikoko ikasleak, bigarren saria, Danobatentzat egindako proiektuagatik.
Saridunak, Mondragon Unibertsitatea eta Korporazioko ordezkariekin.
350 kazetari euskaldunek baino gehiagok eskaera argia egin diote Eusko Jaurlaritzari: Jaurlaritzako hurrengo arduradunak euskaldunak izan daitezela, kazetariek euskaraz lan egin eta informatu ahal izan dezaten. Gaitasunean eta kalitatean ere jarri dute arreta: «Ez dira aski euskarazko adierazpen irakurriak edota ardura gutxiagoko ordezkarien euskarazko bozeramailetza behartuak».