Mondragon Unibertsitateak eta MONDRAGON Korporazioak gradu-amaierako euskarazko proiektuak saritu dituzte.

Mondragon Unibertsitateak eta MONDRAGON Korporazioak euskaraz egindako karrera-amaierako proiekturik onenei sariak eman dizkiete gaur MONDRAGONek Arrasaten duen egoitza nagusian. Mondragon Unibertsitateko bi proiektu saritu dira. Lehen sariaren irabazleak Maider Azkarraga-Urizar Arana, Maria Heriz Altuna eta Ainhoa Urzelai Vicenteizan dira, Arizmendi ikastolaren Almen gunearentzat egindako “Literaturaren emaitza Batxilergoko 2. Mailan ”lanagatik eta 1.500euroko saria jaso dute.

Euskararen historia aztergai MONDRAGONen.

Korporazioko berrogei bat euskara koordinatzaile eta eragilek hartu zuen parte ekainaren 12an Otaloran MONDRAGONen Euskararen Mahai Teknikoak antolatutako ekitaldian. Bi aztergai: batetik, Soraluce kooperatibaren euskara hutsezko kanala esperientzia; bestetik, euskararen historia.

Joseba Beltza Bengoetxea historian lizentziaduna  den  EMUNeko teknikariak “Euskararen historiara hurbilpen bat” izenburupean hitzaldia eman zuen. Josebak nagusiki euskararen atzerakadaren zergatietan sakondu zuen.

Suscribirse a RSS - euskera