Mondragon Unibertsitateak ‘ihes-gela’ antolatu du Tabakaleran, ikasleek enpresa talentua garatzeko.

Lehiaketaren izena gazteGOTalent da, eta enpresa-munduan interesatuta dauden gazteek erronkei aurre egiteko ideiak sor ditzatela du helburu.

 (id: 4348981)

 

Testua eta argazkiak: Mondragon Unibertsitatea / 2019ko urtarrilak 25, ostirala

 

Mondragon Unibertsitateko Enpresagintza fakultatearen eskutik, Tabakalera scape room edo ‘ihes-gela’ bihurtu da gaur. Bertan, zenbait ikastetxetako batxilergoko 50 ikaslek, 11 taldetan banatuta, enpresa-munduarekin lotutako erronkak, dilemak eta norgehiagokak gainditu behar izan dituzte euren enpresa-talentua erakusteko.


Sei guneko ihes-gela batean, 15 minutu eta jarraibideak eman dizkiete ikasleei gune
horietako bakoitzetik irteteko. Gazteek hainbat alderdiren inguruan hausnartu behar izan dute, besteak beste, marketinari, berrikuntzari, finantzei, kanpo-merkataritzari eta Giza Baliabideei buruz. Lehiaketaren izena gazteGOTalent da, eta enpresa-munduan
interesatuta dauden gazteek erronkei aurre egiteko ideiak sor ditzatela du helburu.


Goizean zehar Tabakalerako laugarren solairuan (Kutxa Kultur gunean) egin den
jardunaldia Mondragon Unibertsitateko Enpresen Administrazio eta Zuzendaritza
Graduak (myGADEk) antolatu du. Gaur egun, 4 ikasturteetan ibilbide duala eskaintzen
duen Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako gradu bakarra da estatuan, hau da,
lehenengo mailatik laugarrenera ikasketak eta lana uztartzeko aukera ematen duen
bakarra. Hala, 4 urtez enpresan trebatu ondoren graduatu daitezke ikasleak. Gradua
Irungo, Oñatiko eta Bilboko campusetan eskaintzen du Mondragon Unibertsitateak.

13:30ean aukeratu dituzte gazteGOTalet lehiaketako finalistak eta jarraian diploma-
banaketa egin dute. Talde irabazleak Madrilerako edo Bartzelonarako bidaia
eskuratuko du.

Iturria: mondraberri.com

 

like0

Viewed 109 times