Webinar irekiak eskainiko ditu Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak maiatz eta ekainean.
Aditu, irakasle eta ikertzaileek eskainiko dituzte hezkuntza, digitalizazioa berrikuntzari buruzko hitzaldiak.
Humanitate eta Hezkuntz Zientzien Fakultateak zuzenean emititutako webinarrak eskainiko ditu maiatz eta ekainean. 18:00etan hasiko diren webinar horiek jorratuko dituzte gai desberdinak, hala nola hezkuntza, digitalizazioa eta berrikuntza.
Webinar horiek eskaintzeko, elkarlanean arituko dira Fakultateko ikertzaileak zein kanpoko aditu eta profesionalak.
Webinarrak irekia dira, baina, interesatuek aldez aurretik eman behar dute izena, izen-emate formularioa beteta.
Hemen, hurrengo webinarren gaineko informazioa eta izen-emate orriak:
- Maiatzak 4: "Portfolioak ikasleen jarraipenerako: hainbat gako". Emisioaren grabazioa: https://youtu.be/7YVbn_A1nYs
- Maitzak 7: "Emergentziaren ostean hezkuntza berpentsatuz". Eugenio Astigarraga (Mondragon Unibertsitateko ikertzaile eta irakaslea). Izena emateko: https://forms.gle/Comi869VsqybDzTK6
- Maiatzak 11: "Liderazgo y audacia para la transformación educativa". Xavier Aragay (Reimagine Education Lab-eko zuzendaria). Izena emateko: https://forms.gle/PEnmQwHKPKSiLeBk7
- Maiatzak 14: "Resiliencia y colaboración". Nerea Urcola (Urcola Consultoría). Izena emateko: https://forms.gle/W3XRBe6gMdcAt74h8
- Maiatzak 10: Nola erraztu ikaskuntza ingurune digitaletan?. Nagore Ipiña. (Investigadora de Mondragon Unibertsitatea). Izena emateko: https://forms.gle/xBQEsN1ap9aFzjmb7
- Maitzak 27: Presta zaitez erraztaile izateko! Ikaskuntza Errazten eta Berrikuntzan Unibertsitate Masterra (Lit). Edurne Galindez (Mondragon Unibertsitatea). Izena emateko: https://forms.gle/nJxx3c9rxgYYZEN47
Webinar horiez guztiez gain, KoLaborategiak jarri ditu irekian digitalizazio eta hezkuntzari buruzko hainbat tutorial eta baliabide. Hemen daude ikusgai: KoLaborategiko bideoak.
Iturria: mondragon.edu
Viewed 77 times