Mondragon unibertsitateko ikus-entzunezko Fakultateko ikasleak eta irakasleak azken ukituak ematen ari dira martxoaren 16tik 18ra bitartean egingo duten film laburren jaialdiari; hibridoa izango da, saio batzuk online izango dira eta presentzialak besteak.
Euskal Herriko film laburren jaialdien artean dagoeneko bere tokia egin du MUren Aretxabaletako fakultateak antolatzen duen proposamenak. Itxialdiaren eraginez iazkoa egiteko trabak izan zituzten arren, aurrera egitea lortu zuten, jaialdia on-line "arrakastaz" eginda.
Talentuaren gaineko MOOC ikastaroa eta webinar sorta martxoan egingo dira eta zuzenduta daude Batxilergo, Lanbide Heziketa eta Unibertsitateko irakasleei.
Euspot euskarazko spot lehiaketaren hamargarren edizioa izango da aurten. Nekazaritzatik bizi nahi dugu! gaia ardatz, berrikuntza nagusia izango da formatu librean egin daitezkeela lanak; hau da, horizontalean edo bertikalean grabatu daiteke.
HikHasi argitaletxeak kaleratu du Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko ikertzailek idatzitako “Esperimentazioan sakonduz biziberritu” lana. Liburuaren aurkezpena Eskoriatzako campusean egin da.
Escoles Fedac-eko ordezkariek egingo dute TeamLabs-ekin batera deseinatu dugun ‘Ikaskuntzarako Rol Berriak Hezkuntzan Espezializazio Diploma (ROL)’ berria. Escoles Fedac-eko ordezkariek egingo dute ikastetxeei zuzendutako ‘Ikaskuntzarako Rol Berriak Hezkuntzan Espezializazio Diploma (ROL)’ berria.
Gaur, abenduak 18, Berrikuntza prozesu baten mapa berria: eraldaketaren eredua. Etorkizuneko irakasleen formazioan eragiten liburua aurkeztu du Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak. Eskoriatzako campusean egindako aurkezpenean, parte hartu dute liburua idatzi duten Ainara Imaz eta Nagore Ipiña Fakultateko irakasle eta ikertzaileek eta Helena Azkarragaurizar ilustratzaileak.
Hilaren 5ean, Eskoriatzako campusean egin eta streaming bidez eskainitako aurkezpenean, parte hartu zuen Pilar Sagasta Fakultateko langile ohiak eta bertako zein atzerriko ikertzaileek.
Bildumaren 13. zenbakiak jorratzen ditu EAEk eta Gipuzkoak azken hamarkadetan bizi izan dituen aldaketak; 14. zenbakiak, aldiz, Kataluniako Fageda kooperatibaren ibilibidea.