Mondragon Unibertsitatea (MU) participa en cuatro proyectos europeos de alta tecnología, que se desarrollarán durante 36 meses y que cuentan con un presupuesto global de 50 millones de euros.
En un comunicado, MU ha informado este lunes de que su Escuela Politécnica Superior se ha convertido "en referente internacional en investigación", al tomar parte en cuatro proyectos europeos de alta tecnología alineados con la estrategia europea y vasca de especialización inteligente sectorial, denominada en Euskadi RIS-3.
Los proyectos, que suman en total 50 millones euros, se centran en los ámbitos de Energía, Industria 4.0 y Fabricación Avanzada, y se desarrollarán a lo largo de tres años.
Unibertsitateak sendotu egin du bere ikerketa hainbat alorretan, hala nola Energian, 4.0 Industrian eta Fabrikazio aurreratuan. Horiek estrategikoak dira eta sektoreen espezializazio adimendunaren europar eta euskal estrategiaren, RIS-3 delakoaren, barruan daude kokatuta.
Mondragon Unibertsitatea, eta zehatzago bere Goi Eskola Politeknikoa, ikerketako erreferentzia bihurtuko da nazioartean, goi-teknologiako Europako lau proiektutan parte hartuko baitu. Proiektu horiek sektoreen espezializazio adimendunaren europar eta euskal estrategiaren, Euskadi RIS-3 delakoaren, barruan daude kokatuta. Proiektuek guztira 50 milioi euro jasoko dute, eta honako alor hauek dituzte xede: Energia, 4.0 Industria eta Fabrikazio Aurreratua.
Donostialdeko campusean (Orona Ideon) egingo da ekitaldia uztailean, eta 300 ikertzaile bilduko ditu. Bertan, Arazoetan eta Proiektuetan Oinarrituriko Ikaskuntzako (PBL) esperientziak partekatuko dira, ingeniaritzako prestakuntzaren ildoak finkatzeko. Benetako bizitzan oinarrituriko arazoei konponbidea aurkitzeko, lantaldeen arteko lankidetzaren aldeko apustua egiten du PBL-k.
Mondragon Goi Eskola Politeknikoko Lanbide Heziketako zentroa robotikan erreferente bihurtu eta azken urteotan. Europako txapelketan parte hartuko duen Euskaldiko Lanbide Heziketako ikastetxe bakarra da eta martxoaren 27 eta 28an, Eindhoven-en (Holanda), Espainia, Alemania, Holanda, Ingalaterra, Errusia, Errumania eta beste hainbat herrialdetako 50 talderekin lehiatuko da.
Camptecnologico-ak gure ume eta gazteen interesa suspertu nahi du zientzia, teknologia, ingeniaritza eta matematiken esparruan. Horretarako, udalekuak eta jarduerak antolatzen ditu, gure ikasleek ikus dezaten posible dela modu dibertigarri batean ikastea.
Nori zuzendua: Lehen Hezkuntzako ikasleei eta DBH-ko 1. eta 2. mailako ikasleei. Jadanik robotika kanpus batetan parte hartu dutenei, zein mundu interesgarri honetan lehen urratsak eman nahi dituztenei. Kanpamentua Mondragon Unibertsitatearen Arrasateko Kanpusean ospatuko da Apirilak 7, 8, 9 eta 10ean 09:00etatik 14:00etara.
Doako jardunaldi dibulgatzailearen barnean, bikaintasun operazionaleko puntako metodologiekin lotutako praktika egokien benetako kasuak aurkeztuko dira, negozioaren emaitzak hobetzeko helburuarekin. Jardunaldia martxoaren 11n, asteazkenean, izango da, 09:30etik 13:00etara, unibertsitatearen Orona Ideo campusean, eta interesa duten guztiek joan ahal izango dira.
Bikaintasun operazionalak, enpresaren finantza-balantzeetako emaitzak hobetzeko, enpresaren jarduerak gauzatzeko moduari egiten dio erreferentzia.
Erasmus Mundus “INTERWEAVE”, www.interweave-ema2.eu proiektuak aukera eman du bi erakundeetako ikasleen trukeak hasteko, eta orain unibertsitateko langileengana eta beste jarduera akademiko batzuetara zabaldu da hitzarmen hau.
Graduko 3. mailako eta Masterreko ikasleei zuzenduta dago jardunaldi hau eta hainbat erakusleiho izango ditu:
• Informazio eta komunikazio teknologietan ikertu. (Osane Lizarralde eta Egoitz Arruti). 11:00etatik 13:00etara. 11. eraikina 11108 gela - Laborategia: txertatuak, ikusmena eta informazio sistemak, showroom.
• Manufacturing-ean ikerketa 2020. (Jon Aurrekoetxea). 11:00etatik 13:00etara. 7. eraikina 7102 gela - Laborategiak: konformatuak, mekanizatua, konpositeak
Aurkeztu ziren datuak hainbat ikerketa proiektuetatik ateratako emaitzak dira, horien artean dago SMARTUR ikerketa proiektua, zeinak “El turismo en destinos inteligentes” izenburua duen eta Eusko Jaurlaritzako Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Departamentuko ETORTEK programako (2012-2014) proiektu bat den.
COST ekintza honen helburua Europako Batasuneko ikerketa taldeen arteko lankidetza marko berri bat ezartzea da. Lankidetza honen bidez sare sozialetan eta IKTetan eta garraio ohituretan oinarritutako garraioaren paradigma berri bat garatu nahi da.
Zuztarrak Errotuz elkarteak, gure herriko historia biltzen duen “Begira Arrasate” erakusketa zabaldu du MUko liburutegian. Datorren abenduaren 19a arte zabalik izango den erakusketa Zuztarrak Errotuz eta Goi Eskola Politeknikoko ikasleen kontseiluak antolatu dute.