Let's GO IIT Guwahati!
Erasmus Mundus “INTERWEAVE”, www.interweave-ema2.eu proiektuak aukera eman du bi erakundeetako ikasleen trukeak hasteko, eta orain unibertsitateko langileengana eta beste jarduera akademiko batzuetara zabaldu da hitzarmen hau. Gaur egun, IITGko pertsona bat 3 urteko doktoretza programa osoa egiten ari da, Materialak eraldatzeko prozesu aurreratuen Taldean, eta beste bat, Fluidoen mekanika Taldean doktoretza egiten ari dena , sei hilabeteko egonaldia egiten ari da Indian. MU-GEPko tituludun bat ere IITGn ari da Ordenagailuz lagunduriko Fabrikazio arloko Master bat egiten.
Datorren ikasturtean Mondragon Unibertsitateak hiru ikasle IIGTra mugitzeko aukera eskainiko du, batez ere Ingeniaritzako fakultatean. Unibertsitateko langileentzat aukera hori zabalik dago dagoeneko. Informazio gehiago lortzeko edozein fakultatetako Nazioarteko Harremanetako Bulegora jo dezakezu, http://www.mondragon.edu/eu/nazioartea/nazioarteko-bulegoa
Iturria: MONDRAGON.edu
122 visualizaciones