Ekitaldi honetan Ainhoa Serna doktoreak, Software ingeniaritza – Web ingeniaritza ikerketa lerroko ikertzaileak, TOURISM AND MOBILITY - SMART CITIES aurkeztu zuen. Lan hori SMARTUR proiektuaren ikerketa-emaitza da, “El turismo en destinos inteligentes” izenburua du eta Eusko Jaurlaritzako Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoa Departamentuko ETORTEK programaren (2012-2014) barneko proiektu bat da.
Hetel osatzen duten ikastetxeetako Lanbide Heziketako berrikuntza teknologikoaren kudeaketa programaren barnean, BeTEKu (Berrikuntza Teknologikoaren Kudeaketa) metodologia sustatzen ari da. Ikastetxe bakoitza teknologia batean erreferentea da eta bere xedea da teknologia horren garapenean lider izatea eta Euskal Herriko gainontzeko Lanbide Heziketako zentroetara eta inguruko enpresetara hedatzea.
Mondragon Goi Eskola Politeknikoa HETELen barnean dagoenez, BeTEKu metodologia mikrofresaketa eta mikromekanizazio teknologietan erabiltzen ari dira, hainbat heziketa zikloetarako material didaktikoa sortzeko.
Uribeetxeberriak Eskola Politeknikoko koordinatzaile nagusi izendatu duten Carlos García ordezkatuko du. Uribeetxeberria goi-ingeniaria da Automatikan eta Industria Elektronikan. Azken urteetan, irakasle eta ikertzaile lanetan izan da Goi Eskola Politeknikoan.
T
Roberto Uribeetxeberria, doktorea eta Mondragon Unibertsitateko Goi Eskola Politeknikoko ikertzailea, Eskolako I+Gren koordinatzaile izendatu dute, Carlos García ordezkatzeko. Izan ere, hori Goi Eskola Politeknikoko koordinatzaile nagusi izendatu dute.
Ekonomia eta Lehiakortasun Ministerioko Berrikuntza eta Lehiakortasuneko zuzendari nagusi Maria Luisa Castañok eta Red Electrica Españolako (REE) garraioko zuzendari nagusi Carlos Collantesek aurkeztu dute astearte honetan ESP-LIDER I+G+B proiektua Lleidan, proiektuko parte hartzaileekin batera, tartean egonik Mondragon Unibertsitateko Energia Taldeko ikertzaileak; proiektua Torres de Segre udalerrian ezarri da, sare elektrikoa aprobetxatzeko eta energia berriztagarriak integratzeko. Egitasmoa, Gobernuaren Lleidako Ordezkariordetzak jakinarazi duenez, Ministerioak kofinantzatu du 2.074.000 eurorekin, Innpacto programaren barruan.
45 urte dituela, ezkonduta dago eta semea eta alaba ditu. Carlos Garcíak Mekanikako Ingeniaritza Teknikoa egin zuen Mondragon Unibertsitateko Goi Eskola Politeknikoan eta Goi Ingeniaritza Mekanikoa, materialen espezialitatean, Ecole Centrale de Nantes-en (Frantzia)- Han egin zuen Deformazio bidezko Fabrikazio Teknologiak doktoregoa.
1993tik, Mondragon Unibertsitako Goi Eskola Politeknikoan ari da lanean irakasle eta ikerlari bezala Fabrikazio departamentuan. Nagusiki, bere lana, irakaskuntzara eta ikerketara bideratuta egon da. Materialen arloko ikerketa eta berrikuntza proiektuetan parte hartu du. 1999tik 2007ra arte, Materialen Konformatuaz Eraldatzeko Prozesu Aurreratuak taldeko Koordinatzailea izan da.
2010etik aurrera Prebentzio eta lan Arriskuen teknikarien titulua unibertsitateek soilik eman dezakete. Guzti honek, formakuntzaren kalitatean hazkunde bat izan dela pentsarazten digu: profesional onek eta segurtasun eta osasun arloan. Ekoizpen-prebentzioa paradoxa oraindik badago eta handitu egin da krsiagaitik. Hala ere, beharrezkoa da Segurtasun eta Osasun, zeharkako prozesu bat bezala ikustea eta ez, uharte soil bat bezala, legea betetzeko.
El grado de Ingenieria Mecánica ha conseguido este sello, y se convierte en la única universidad vasca en obtenerlo y junto a la Universidad Carlos III de Madrid, son las dos primeras ingenierías del Estado que obtienen este prestigioso certificado europeo. Se imparte en los campus de Arrasate y Goierri de la Escuela Politécnica Superior de Mondragon Unibertsitatea, consta de 4 cursos y se ocupa del diseño y fabricación de máquinas y equipos, así como del diseño, desarrollo, instalación, producción y mantenimiento de numerosos procesos y plantas industriales.
Mondragon Unibertsitateko Goi Eskola Politeknikoak ingeniari teknikoentzako sei egokitzapen-ikastaro jarriko ditu abian datorren ikasturtean, Gipuzkoako Peritu eta Ingeniari Tekniko Industrialen Elkargo Ofizialaren laguntzarekin. Ikastaroak jardunean dauden profesionalei zuzenduta daude eta gaztelaniaz emango dira, formatu erdipresentzialean eta online.
Europako Goi Mailako Hezkuntza Esparru berria indarrean jarrita, aurreko unibertsitate-sisteman ingeniari teknikoen eta goi-mailako ingeniarien artean zegoen banaketa desagertu egin da, ikasketa horiek guztiak ingeniaritzako graduetan bildu direlako.
Partaideak Mondragon Unibertsitateko Goi Eskola Politeknikoko graduko laugarren maila eta masterreko bigarren mailako ikasleen %35 da. Kopuru hau Europar Batasunak 2020. urterako finkatutako helburuaren gainetik dago. “Horizon 2020” Programan zehazten den mugikortasun helburuak dio goi mailako ikasketak amaitzen dituzten ikasleen %20k nazioarteko esperientzia bat izan behar duela.
Goi Eskola Politeknikoaren eskutik jaso dituzte diplomak. Ekitaldian parte hartu dute, besteak beste, Gorka Aretxagak, institutu politeknikoaren koordinatzaileak; Ointxe saskibaloi-taldearen entrenatzaile Josu Larreategik; eta Mondragon Goi Eskola Politeknikoko koordinatzaile orokor Vicente Atxak.