Bilera honetan nazioarteko 14 laborategik parte hartuko dute. Proiektuan prozedura esperimental berriak diseinatuko dira termo-difusioaren koefizientea, difusio molekularrarena eta Soret koefizientea aztertu eta zehazteko, osagai askoko nahasketetan.
Mondragon Unibertsitateko Goi Eskola Politeknikoko sei proiektu Felix Sopelana V. memorialean karrera amaierako proiekturik onenaren eta azterketa teknikorik onenaren sariak jasotzeko lehiatuko dira, COPITIG-ek (Colegio Oficial de Peritos e Ingenieros de Gipuzkoa) antolatuta.
Mondragon Unibertsitateko Goi Eskola Politeknikoko sei proiektu Felix Sopelana memorialean karrera amaierako proiekturik onenaren eta azterketa teknikorik onenaren sariak jasotzeko lehiatuko dira, COPITIG-ek (Colegio Oficial de Peritos e Ingenieros de Gipuzkoa) antolatuta.
Urriak 14an, EPS-MUko Sistema Txertatuen master barruan, berrikuntza ekitaldi batzuk antolatu dira. Hitzaldi hauetan, kanpo enpresetako hizlariek eta bai unibertsitateko ikertzaileek, Sistema Txertatuak erabiliz konpondu daitezkeen erronkak azalduko dizkigute. Ekitaldi honekin, berrikuntza sustatu nahi da sektore konkretu batzuetan. Hizlariak gai eta sektore horien erronkak azalduko dizkigute:
Ikasturte berriarekin batera, jada abian da Mondragon Unibertsitate-ko Ingeniaritza Biomedikoko Gradu berriko lehen promozioa. Gradu berri honen helburua, Europar Bata-sunak zein MONDRAGON taldeak identifikatua izan den behar bati erantzuna ematea da, hau da, ingeniaritzako oinarri eta jakintzak osasun mundura aplikatu dituzten profesionalak heztea.
Gradu berri hau diseinatzerakoan, alde batetik, Europar Batasunak gradu honentzako ezartzen dituen oinarriak (BIOMEDEA proiektuaren bitartez) kontutan hartuak izan dira, eta, beste alde batetik, inguruko enpresen eta osasun zentroen beharrak, guzti ho-netan MONDRAGON Healthen laguntza ezinbestekoa izan delarik.
Este año también, los alumnos y alumnas de la Escuela Politécnica Superior de Mondragon Unibertsitatea han presentado y expuesto algunos de los proyectos innovadores desarrollados durante este último curso en las diferentes titulaciones, con el objetivo de promover el emprendimiento de la juventud. Titulaciones:
Del Grado en Ingeniería de Diseño Industrial y Desarrollo de Producto han expuesto 10 trabajos sobre soluciones entorno al agua.
Mondragon Unibertsitatearen egungo erreskate-sistemak hobetzeko proiektu bat James Dyson Award nazioarteko diseinu-lehiaketako Espainiako bederatzi finalisten artean geratu da. Lehiaketaren helburua arazo bat konponduko duen zerbait diseinatzea da, eta 18 herrialdetako 650 ikasle-proiektuk hartu dute parte. Mondragon Unibertsitateko Andoni Iglesias eta Gorka Muñoz ikasleak Espainiako finalistak dira, Savesphere izeneko proiektuari esker, beste zortzi proiekturekin batera. Urriaren 10ean, Dyson enpresako ingeniariek nazioarteko 20 proiektu finalistak aukeratuko dituzte. Haietatik, hiru irabazle hautatuko dira. Lehiaketako nazioarteko irabazleak izango dira hiru proiektu horiek, eta azaroaren 7an jakingo dugu zein diren.
Sistema Txertatuen Masterreko ikasleak diren Aitor Arrieta, Irune Agirre eta Ane Alberdik Konputazio Txertatuen IV. Jardunaldian parte dute, eta bertan “Testing Architecture with Variability Management for Embedded Distributed Systems” izenburua duen artikulua aurkeztu dute; artikulu horrek Masterreko lehen kurtsoan garatu duten proiektuko emaitza batzuk jasotzen ditu.
Berri bikainak jaso berri dituzte Gorka Muñoz eta Andoni Iglesias Mondragon Unibertsitateko ikasleek izan ere James Dyson Award lehiaketan finalistak izatea lortu dute. Azken emaitza datorren azaroaren 7an jakingo da.
Honela dio jaso berri duten gutunak:
“Como sabes, ayer conocimos el fallo del jurado español y me alegra decirte que entre los 9 finalistas nacionales del concurso se encuentra un proyecto de la Universidad de Mondragón: Savesphere. Por tanto, hay posibilidades de que el proyecto de vuestros alumnos sea elegido como ganador internacional del JDA 2013. Lo sabremos el 7 de noviembre; os mantendré informados.”
Mondragon Unibertsitateko Goi Eskola Politeknikoak ingeniari teknikoentzako sei egokitzapen-ikastaro jarriko ditu abian urrian, Gipuzkoako Peritu eta Ingeniari Tekniko Industrialen Elkargo Ofizialaren (COPITIGen) laguntzarekin.
Mondragon Unibertsitateko Goi Eskola Politeknikoak ingeniari teknikoentzako sei egokitzapen-ikastaro jarriko ditu abian urrian, Gipuzkoako Peritu eta Ingeniari Tekniko Industrialen Elkargo Ofizialaren (COPITIGen) laguntzarekin.