MU-k COST Social Networks and Travel Behaviour - SMART CITIES ekimen europarrean parte hartu du.
Aurkeztu ziren datuak hainbat ikerketa proiektuetatik ateratako emaitzak dira, horien artean dago SMARTUR ikerketa proiektua, zeinak “El turismo en destinos inteligentes” izenburua duen eta Eusko Jaurlaritzako Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Departamentuko ETORTEK programako (2012-2014) proiektu bat den.
COST ekintza honen helburua Europako Batasuneko ikerketa taldeen arteko lankidetza marko berri bat ezartzea da. Lankidetza honen bidez sare sozialetan eta IKTetan eta garraio ohituretan oinarritutako garraioaren paradigma berri bat garatu nahi da.
Helburua da aztertzea jarduera sozialak nola bihurtzen diren mugikortasun, identifikatzea harreman sozialek nola eragiten duten herriko garraio publikoan eta garatzea marko kontzeptual zorrotz bat ideia eta metodologia berriekin.
Iturria: MONDRAGON.edu
113 visualizaciones