Mondragon Goi Eskola Politeknikoko Lanbide Heziketako ikasleak robotika txapelketa irabaztera joango dira Eindhoven-era.

Mondragon Goi Eskola Politeknikoko Lanbide Heziketako zentroa robotikan erreferente bihurtu eta azken urteotan. Europako txapelketan parte hartuko duen Euskaldiko Lanbide Heziketako ikastetxe bakarra da eta martxoaren 27 eta 28an, Eindhoven-en (Holanda), Espainia, Alemania, Holanda, Ingalaterra, Errusia, Errumania eta beste hainbat herrialdetako 50 talderekin lehiatuko da.

Mondragon Goi Eskola Politeknikoko Lanbide Heziketako taldeak hirugarren aldiz hartuko du parte aurten. Lehen edizioan irabazi ostean, iaz finalerdira iritsi ziren eta aurten ere, txapelketa berriz irabazteko helburuarekin joango dira. Gaur, martitzena, ikasleek Eindhovenera eramango duten proiektua aurkeztu dute eta bertan izan dira Eusko Jaurlaritzako Heziketa eta Ikaskuntza zuzendari Ramon Martinez de Murguiak eta Mondragon Goi Eskola Politeknikoko zuzendari nagusi Carlos Garciak hartu dute parte.

First Lego League (FLL) txapelketa ezagunaren goi kategoria da First Tech Challenge (FTC) Robotikako nazioarteko lehiaketa. Bertan, parte hartzaileek robot bat diseinatu, fabrikatu, muntatu eta programatu behar dute, era autonomoan nahiz telegidatuan lan egiteko gai dena, urtero finkatzen diren joko-arauak oinarritzat hartuta. Mondragon Goi Eskola Politeknikoko Lanbide Heziketa 13 ikaslek osatzen dute Robotek taldea, 3 tutorerekin batera. Ikasle hauek hurrengo tituluetako heziketa zikloetako ikasleak dira: fabrikazio mekanikoko diseinua, robotika eta automatizazio industriala eta sistema elektroniko eta automatizatuak. Gaurko aurkezpenean, proiektua gauzatzeko prozesua azaldu dute eta jarraian, erakustaldi bat egin dute robotarekin.

Ramon Martinez de Murguiak zorionak eman dizkie ikasle zein irakasleei eta emaitza on bat aterako dutenaren ziurtasuna azaldu die. Honekin batera, “robotika txapelketa jolas bat da, baina etorkizuna eta industriarekin zer ikusi handia dauka”, esan du Eusko Jaurlaritzako Heziketa eta Ikaskuntza zuzendariak. Gaineratu duenez, enpresa ezberdinetan aurkituko dituzten erronkatan, erantzunak eta irtenbideak aurkitu beharko dituzte, lehiaketa honetan moduan. Honekin batera, txapelketa honek ikasleen ekimena, sormena eta elkar laguntasuna, eta gizartearengan bokazio zientifiko teknologikoenganako sustapena bultzatzen ditu. 

Proiektu hau gauzatu ahal izateko, Mondragon Goi Eskola Politeknikoko taldeak Danobat Group, Mondragon Assembly, Fagor Automation eta Mondragon Taldearen babesa izan du, Eusko Jaurlaritzako Lanbide Heziketako Lehendakariordetzaren lankidetzarekin batera.

Iturria: MONDRABERRI.com

like0

177 visualizaciones