MINN Mondragon Team Academy (MTA)-Mondragon Unibertsitateak sortutako master programa bat da. Programa hau 3 nazioarteko kokapenetan garatuko da urtero (Europa, Txina eta India).
MINN Programa 2010ean hasi zen Euskal Herrian, eta Mondragon Korporazioko Ezagutza Taldearen babesa jaso du, beti ere beren erakundeak eraldatzeko gai izango diren lider exekutiboak sortzeko helburuarekin, bai berrikuntza proiektuen bitartez enpresa berriak sortuz(ekintzailetasuna) edota spin-offen bitartez (barne ekintzailetza).
Orain dela bi urte Enpresagintza Fakultateak martxan jarri zuen Turismo Aktiboaren Inguruko Enpresak Sortu eta Kudeatzea Unibertsitate Masterra. Honi gehitzen diogu aurrez Enpresagintza Fakultateak eskaintzen zuen Surf eta Irristatze kiroletan Marketing eta Management Graduondoko Ikastaro aurreratua. Gaur egun 5 edizio egon dira ikastaro aurreratu honetan eta master-eko espezializazio bat bihurtu da.
l campus de Bidasoa de Mondragon Unibertsitatea celebrará este viernes y este sábado unas jornadas sobre meteorología y oceanografía aplicadas al surf para aprender a predecir e interpretar el comportamiento del mar y las olas.
Según ha explicado en un comunicado, el seminario está abierto de forma gratuita a los interesados, previa inscripción en mmsurf@eteo.mondragon.edu, hasta agotar plazas, y tiene como objetivos conocer los mecanismos físicos que producen y condicionan las dinámicas del oleaje en los rompientes de surf.
Itsasoaren eta olatuen jokaera iragartzeko. unibertsitateko Bidasoa Campusean gauzatuko dira maiatzaren 2an, ostiralean, 15:00etatik 21:00etara, eta larunbatean, 9:00etatik 15:00etara.
Aurtengo neguan itsats ekaitz ugari izan ditugu. Baina, ba al da horiek aurreikusteko modurik? Mondragon Unibertsitateko Bidasoa Campusak surfari aplikatutako meteorologiari eta ozeanografiari buruzko jardunaldiak antolatuko ditu ostiralean eta larunbatean, hau da, maiatzaren 2an eta 3an. Jardunaldiak itsasoaren eta olatuen jokaera iragartzen eta interpretatzen ikasi nahi duten surflariei eta itsasoa maite dutenei zuzendurik daude.
Mondragon Unibertsitateak Mondragon Team Academyren bulegoak inauguratu berri ditu Shangain. Han izan da Enpresagintza Fakultateko dekanoa den Lander Beloki, lehen eskutik ikusteko LEINNerak bertan garatzen ari diren proiektuak eta bestalde Shangaiko ingurumena ezagutzeko.
NBEko Giza Eskubideei buruko Ikerketa Zentroko lehendakari Park Kyung-seo Oñatin izango da bihar, martitzena. Ibilbide luzea dauka hizlariak Asia, Afrika eta Latinoamerikako herrialde ezberdinetan.
Bihar, martitzena, Nazio Batuen Erakundeko Giza Eskubideei buruzko Ikerketa Zentroko lehendakariak, Park Kyung-seo irakasleak, hitzaldi bat emango du Mondragon Unibertsitateak Oñatin duen campusean. Hizlariak bakea, giza eskubideak eta pertsonen osotasunaren aldeko borroka izango ditu berbabide arratsaldeko 15:00etatik aurrera eta hitzaldiak ordubeteko iraupena izango du gutxi gora-behera.
Mobile Marketing-a guztiz beharrezko elementu bat bihurtzen ari da enpresentzat. Mondragon Unibertsitateak jardunaldi hau antolatu du gaur egungo egoera eta tendentzia berriak bai ikasle eta profesionalei gerturatzeko, beti ere ikuspegi aplikatu batekin.
Jardunaldia eguerdiko ordubiak eta laurdenetan hasiko da Enpresagintza Fakultatean, Oñatin. Hizlarien artean Rocasalvatella, Ideateca, Boletus, Eroski, Batura Mobile, Skura Mobile aurkitu ditzakegu. Jardunaldia Dani Reguera, Mondragon Unibertsitateko irakasle eta ikertzailearen hitzaldiarekin bukatuko da
Martxoaren 25, 26 eta 27an, Fred Freudlich eta Juanjo Martin Seul-eko Seodaemun-eko Distritua eta Sungkonghoe-ko Unibertsitateak (http://eng.skhu.ac.kr/) gonbidatuta "International Symposium on Cooperative Education and Governance" delakoan parte hartu zuten MU-Enpresagintza eta MIKen izenean.