Arrisku Kapitaleko Aditu Ikastaroak aukera emango du startup baten etapa bakoitzaren ekonomia- eta finantza-beharrak, eta arrisku-kapitaleko agente onenen eskutik finantzatzeko bideak ezagutzeko.
Parte-hartzaileek enpresa-munduarekin lotutako sei erronkari egin beharko diete aurre, eta erosteko, saltzeko, asmatzeko, negoziatzeko… duten talentua erakutsi
Urriaren 26an, Mondragon Unibertsitateko Enpresagintza fakultatean (Oñatin), Gipuzkoako Foru Aldundiak finantzaturiko Pertsonak 4.0 II proiektuari lotuta, organizazioetako ongizatearen erronkaren inguruko jardunaldi bat ospatuko da.
Datorren urteko urtarrilean hasita, Mondragon Unibertsitateak Enpresa Kudeaketako Executive Masterra emango du Bilbon, negozioa garatzeko konpetentziak eskuratzeko interesa duten zuzendari eta profesionalei zuzenduta.
Kirol-erakundeak eta errendimendu handiko kirol-taldeak kudeatzeko trebatuko dituzte tituluko ikasleak. Kirolean indarkeria desagerrarazteko tresnak eskainiko ditu graduondokoak.
MUren eta Oñatiko Udalaren elkarlanetik sortutako Gookin saioa egin dute gaur Oñatin. 20 bat gazte ekintzailek hartu dute parte eta herrian faltan dagoen behar bat atzeman eta horri irtenbidea ematea izan da erronka. Goizean zehar kalean egon ostean, askotariko ideiak aurkeztu dituzte fakultatean arratsaldean zehar.
MONDRAGON UNIBERTSITATEKO Enpresagintza Fakultateak batxilergoko eta Lanbide Heziketako 50 bat ikasle bilduko ditu gaur, ostirala, martxoaren 17an, Oñatiko kanpusean, euren enpresa-talentua erakuts diezaieten ekitaldian parte hartuko duten enpresei. Enpresa-mundua atsegin duten gazteek benetako erronkei aurre egiteko ideiak sortzea lortu nahi du gazteGOTalent lehiaketak. Horretarako, kirolaren, modaren eta kulturaren sektoreetako enpresek benetako erronkak proposatuko dizkiete; besteak beste, Real Sociedad, Loreak Mendian, Orbea, Atlantikaldia edo Buatxabal enpresek.