Espainia osotik datoz Irunera turismo aktiboaren inguruko enpresak nola sortu eta kudeatu ikastera.
Orain dela bi urte Enpresagintza Fakultateak martxan jarri zuen Turismo Aktiboaren Inguruko Enpresak Sortu eta Kudeatzea Unibertsitate Masterra. Honi gehitzen diogu aurrez Enpresagintza Fakultateak eskaintzen zuen Surf eta Irristatze kiroletan Marketing eta Management Graduondoko Ikastaro aurreratua. Gaur egun 5 edizio egon dira ikastaro aurreratu honetan eta master-eko espezializazio bat bihurtu da.
Guztira 16 ikasle ibili dira aurtean master hau egiten, eta zehazki hoietatik 4 dira Euskal Herrikoak eta besteak Frantzia, Kataluina, Kanariar irlak, Andaluzia, Murtzia, Balentzia eta horrelako tokietatik datozkigu.
Baina, zertara datoz Irunera?
Ikasteko erabiltzen den metodologia delata izan daiteke, ze denak hasieratik bere ideia edota proiektuan egiten dute lan; beharbada hizlarien portzentai haundi bat sektoreko enpresetakoak direlako eta horrela beren ezagutzak haunditzeaz gain kontaktuak egin ditzakete; edota ikaste bidaiak direla medio (Madrilera, Kanariar irletara, Andorra, Bartzelona). Bidaia hauetan sektoreko esperientziak ezagutzeko aukera izaten dute, beste ikasleekin ideiak elkarbanatu eta sinergiak eta proiektu amankomunak bultzatzeko aukerak ere sortzen dira.
Beharbada modurik onena guzti hau ezagutzeko ikasle batzuen testimonioak irakurtzen egin daiteke:
"Master honi esker orain nire ideiei forma emateko tresna guztiak ezagutzen ditut. Honetaz gainera turismo aktiboaren sektorearen gaur egungo egoera ezagutu dut, baita bertan lanean diharduten profesionalak ere. Eta hau borobiltzeko, esperientzia ahaztezinak bizi izan ditut nire master-eko kideekin, eta hauek pertsona moduan ere hazten lagundu didate." Oihana San Sebastian. Lenengo promozioko ikaslea. Gaur egun www.flyingkiwi-n lanean, Zelanda Berrian.
"Master honek proiektuen aurrean ikuspuntu irekiago eta ausartago bat izaten lagundu dit. Honetaz gain proiektuaren fase ezberdinetan erabili daitezken tresnak ezagutu eta enpresa bateko eremu desberdinen inguruan ezagutza batzuk lortzen lagundu dit" Ekaitz Zubeltzu, master-eko lenengo promozioko ikaslea. Www.bizibiziki.com -en sortzailea.
" Uste det sektore honetan lan egin nahi duen edonork egin beharreko zerbait litzatekela, bai marketing arloan lan egiteko, sektorea ezagutzeko eta bertan hobetzen joateko." Maite Taboada, kurtso aurreratuaren bigarren promozioko ikaslea.
"Ez daude aukera asko zure pasioa eta lanbidea batzen dituenak. Berriro erabakia hartu beharko banu ez nuke dudarik izango" Fernando Ferrao, kurtso aurreratuaren lenengo promozioko ikaslea.
"Profesionalen testigantza zuzenak entzuteko aukera dugu, eta honetaz gain unibertsitateko irakasleak ere bai" Juan Ignacio Peña, kurtso aurreratuaren lenengo promozioko ikaslea.
Iturria: MONDRAGON.edu
153 visualizaciones