MU-Enpresagintzak "International Symposium on Cooperative Education and Governance" delakoan parte hartu du Seul, Korean.
Martxoaren 25, 26 eta 27an, Fred Freudlich eta Juanjo Martin Seul-eko Seodaemun-eko Distritua eta Sungkonghoe-ko Unibertsitateak (http://eng.skhu.ac.kr/) gonbidatuta "International Symposium on Cooperative Education and Governance" delakoan parte hartu zuten MU-Enpresagintza eta MIKen izenean.
Kongresu honetan parte hartu zuten beste erakunde batzuk Cooperative College of Manchester (www.co-op.ac.uk) eta Italiako Cadiai Kooperatiba Sozialen Erakundea (www.cadiai.it) izan ziren. Kongresura gonbidatuak izan ziren parte-hartzaile lokalen artean Seul, hiri metropolitanoko alkatea den Won- soon Park Jauna zegoen eta Seodaemun-eko Distrituko alkatea den Mun Seok Jin Jauna, azken honek distrituko intalakuntzetan jaso zuen ekitaldia.
Gonbidatuen artean Park, Kyung-seo egon zen, Koreako Giza Eskubide Enbaxadorea izandakoa eta gaur egun Nazio Batuetako Korear zentruan giza eskubide politiken inguruko Presidentea dena.
Orain dela gutxi Gobernu Korearrak legedi berri bat atera du kooperatiben sorkuntza errazten duena eta kooperatiba bat sortzeko bost pertsonako kopuru minimoa jartzen duena. Gaur egun, herrialdeak ia 30 urte pasa eta gero, industrializazio arrakastatsu eta azkar bat eta lortutako bizi maila onaren ondoren, daukaten modelu kapitalistaz gain ekonomia sozialean oinarritutako beste modelu baten beharra ikusten dute. Argi dago kooperatibismoak sortzen duen interesa herrialde korearrean eta kooperatiben sorrera eta garapenari ematen ari diren garrantzia administrazio publikoetatik. Kongresu hau eta gero MU-Enpresagintza eta Korea-ko erakunde desberdinen artean proiektuak sortu daitezkela ikusten da, orain arte kolaborazio konbenioren bat sinatu bada ere. Sungkonghoe University-k Korean kudeaketa arloko postgradu desberdinak eskeintzen ditu eta bere pertsonala kooperatibismoaren garapenean murgilduta dago. Inspirazio bila Europara begiratu dute, nahiz eta orain arte kooperatibismo arloan oso esperientzia gutxi izan.
Iturria: MONDRAGON.edu
187 visualizaciones