Barne Ekintzailetza eta Berrikuntza Irekian Master programa (MINN) Indian hasiko da 2015ean.

MINN Mondragon Team Academy (MTA)-Mondragon Unibertsitateak sortutako master programa bat da. Programa hau  3 nazioarteko kokapenetan garatuko da urtero (Europa, Txina eta India).

MINN Programa 2010ean hasi zen Euskal Herrian, eta Mondragon Korporazioko Ezagutza Taldearen babesa jaso du, beti ere beren erakundeak eraldatzeko gai izango diren lider exekutiboak sortzeko helburuarekin, bai berrikuntza proiektuen bitartez enpresa berriak sortuz(ekintzailetasuna) edota spin-offen bitartez (barne ekintzailetza).

Master global honen programa Mondragon Unibertsitatea eta MIDAS-en arteko lankidetza estrategikoaren ondorioz eman da. MIDAS Punen aurkitzen den erakunde bat da, ekintzailetza bultzatzen duena eta Kudeaketa, Berrikuntza, Diseinua, Artea eta Gizarte Zientzien akronimoa da bere izena. MIDAS-en, parte-hartzaileek programa zorrotz bat jarraitzen dute beren trebetasun eta jarrerak garatzeko, etorkizunean ekintzaile arrakastatsu bihurtzeko.

Mondragon Unibertsitatea eta MIDAS-en arteko akordioak Punen MTAren laboratorio bat sortzea suposatzen du, euskal-India berrikuntza sareko ekimen bat izango litzateke Indian ekintzailetzaren arloa sustatzeko asmoarekin. Mondragon Unibertsitateak bere europear hezkuntza eredu berritzailea partekatu du ekintzailetza arloan MIDAS-ekin, indiar gazteak eta beraien artean indiar korporazioetako enpresariak Punen sortutako laborategia erabili dezaten enpresa berriak eta spin-offak sortzeko.

MIDAS-i buruzko informazio gehiago: www.midasindia.net

Iturria: MONDRAGON.edu

like0

149 visualizaciones