Mondragon Unibertsitateko Enpresagintza Fakultateak irakasle eta ikertzaile doktoreen lan poltsa ireki du, 2016-17 ikasturtean zehar suertatu daitezkeen balizko lan beharrak betetzeko.
Behar diren profilak honakoak dira:
- Berrikuntza, estrategia, nazioartekotzea edo marketing gaietan ezagutza duen doktorea izatea.
- Kontabilitatea, finantzak edo ekonomia gaietan ezagutza duen doktorea izatea.
- Ekintzailetza edo barne ekintzailetza gaietan ezagutza duen doktorea izatea.
- Erakundeen psikologia, enpresen antolakuntza edo giza baliabideetan ezagutza duen doktorea izatea.
- Gizarte ekonomiako gaietan ezagutza duen doktorea izatea.
Euskara eta ingelesa jakitea beharrezkoa da.