Mondragon Unibertsitateko Enpresagintza Fakultateak irakasle eta ikertzaile doktoreen lan poltsa ireki du.

Mondragon Unibertsitateko Enpresagintza Fakultateak irakasle eta ikertzaile doktoreen lan poltsa ireki du, 2016-17 ikasturtean zehar suertatu daitezkeen balizko lan beharrak betetzeko.

Behar diren profilak honakoak dira:

- Berrikuntza, estrategia, nazioartekotzea edo marketing gaietan ezagutza duen doktorea izatea.

- Kontabilitatea, finantzak edo ekonomia gaietan ezagutza duen doktorea izatea.

- Ekintzailetza edo barne ekintzailetza gaietan ezagutza duen doktorea izatea.

- Erakundeen psikologia, enpresen antolakuntza edo giza baliabideetan ezagutza duen doktorea izatea.

- Gizarte ekonomiako gaietan ezagutza duen doktorea izatea.

Euskara eta ingelesa jakitea beharrezkoa da.

Enpresa arloan esperientzia izatea baloratuko da.

Interesatuek bidali curriculuma ondoko helbidera: curriculum.enpresagintza@mondragon.edu

Iturria:mondragon.edu

 

like0

176 visualizaciones