Laugarren urtez jarraian, Arizmendi Ikastolak First Lego League delako txapelketan hartuko du parte. Mundu mailako txapelketa da honako hau, ikasleei zuzendutako, eta lehenengo kanporaketa abenduaren 14an izango da Zamudion. Bertan Euskal Autonomi Erkidogoko neska-mutikoak arituko dira nor baino nor, eta Arizmendi Ikastolaren lau talde izango dira bertan: Gaztelupetik batxilergoko talde bat, DBH4ko bi talde eta Almenetik beste bat. Aurreko urteetan bezala, MU eta Ikerlanen babespena hartuko dute parte txapelketan.
Arizmendi Ikastolak DBHko laugarren mailako 80 neska mutiko elkartu ditu gaur Garaia Berrikuntza Gunean, Ikerlanen egoitzan. Guztien asmoa, bakarra: First Lego Leagueko Euskadiko Txapelketan parte hartzea, abenduaren 14an, Zamudion. Barne kanporaketa egin dute Arizmendikoek, talde bakoitza bere robotarekin eta proiektu zientifikoarekin gerturatu da Ikerlanera, eta goiz osoan zehar lehia 'sanoa' nagusitu da gazteen artean.
Laugarrenez urte jarrian First Lego League txapelketan hartuko dute parte, eta gaur zein hiru taldek ordezkatuko duten ikastola.
Laugarren urtez jarraian Arizmendi ikastolak First Lego League mundu mailako txapelketan hartuko du parte, eta ikastola zein hiru taldek ordezkatuko duten erabakitzeko, kanporaketa burutzen ari dira gaur –ostirala- Garaia Berrikuntza Gunean. Bertan DBHko 4.
rizmendi Ikastolak Eraikuntza proiektuak izena duen Goi Mailako Heziketa-zikloa eskainiko du aurtengo ikasturtean; bertarako izen-emate epea zabalik dago, irailaren 30era arte.
Arizmendi Ikastolak emandako informazioaren arabera, bi urteko ziklo horretan, azken urteotan, berebiziko garrantzia hartu du eraikinen eraginkortasun energetikoen azterketak.
Hori horrela, ziklo hori burutzen duena mota horietako azterketak egiteko gai izango da eta, bestalde, teknikoaren laguntzaile lana egiteko konpetentziak izango ditu. Izen-ematea Ferixalekuko idazkaritzan egin daiteke. Informazio gehiago: eraikuntza@arizmendi.ikastola.net
Bihar, martitzena, foro bat antolatu dute Ferixalekuan, egitasmo honen inguruan berba egiteko. Bertan, enpresa eta eragile ezberdinei hainbat ideia luzatuko dizkiete eta adituek beren balorazioak emango dituzte.
Arizmendi Ikastolako Gazteluondo guneko lehen eta bigarren mailako neska-mutikoek elikadura eta ohitura osasungarrien inguruan, Arrasateko Eroski hipermerkatuak antolatu dituen tailer praktikoetan parte hartu dute. Helburua da "belaunaldi berriei ezagutza eta irizpide baliagarriak helaraztea elikadura orekatua,eta beraz, osasungarria izan dezaten".
Eroski Fundazioak, gizartearen elikadura-ohituretan sortzen ari diren aldaketez ohartuta, elikadura eta ohitura osasungarriei buruzko hezkuntza programa bultzatu du haurrentzat. Eta horixe da Arizmendiko ikasleek landuko dutena gaur, maiatzaren 20an, hasi eta eguenera bitartean.
Irati Lopez, Iker Bengoetxea eta Leire Carreras 16 eta 17 urterekin Europako Gazte Parlamentuko (EYP) azken faserako sailkatu dira. Arizmendi Ikastolako Gaztelupe guneko taldea hamargarrena izan da eta hala, Europako foroetan parte hartzeko aukera izango dute.
Europako Gazte Parlamentua kultura arteko eztabaidan oinarritzen den gazteei zuzendutako egitasmoa da. Programa hautaketa prozesu bidez egiten da eta helburuak gazteen artean Europako kontzientzia garatzea, komunitateko partaide izatea eta eztabaidaren bitartez pertsonaren aktibotasuna sustatzea dira. Arizmendi Ikastolako Gaztelupeko taldeak hiru faseak gaindituta, Europako foroetan parte hartzeko aukera du.
Jardunaldiko antolatzaileek islatu dute “gure gizartea naturari bizkarra emanez garatu” dela, “harrizko eta etsai-paisaia sortuz”. Dena den, azken urteotan bai obra berritan, bai eta birgaitze lanetan ere, natura txertatzeko joera areagotu egin da.
Jardunaldiko antolatzaileek islatu dute “gure gizartea naturari bizkarra emanez garatu” dela, “harrizko eta etsai-paisaia sortuz”. Dena den, azken urteotan bai obra berritan, bai eta birgaitze lanetan ere, natura txertatzeko joera areagotu egin da.